RMS Carpathia
RMS Carpathia, 1901ean Swan Hunter ontziolak eraiki eta 1902ko abuztuaren 6an itsasoratutako transatlantiko bat da. Bere lehenbiziko bidaia 1903ko maiatzean burutu zuen. Carpathia ontzia europar etorkinak eta erdi mailako bidaiariak garraiatzeko diseinatua izan zen, garaiko itsasontziak baina erosotaun handiagoa eskeiniz. 1905ean lehen klasea gehitu eta hirugarren klaseko instalakuntzak handiagotu ziren.
RMS Carpathia | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Swan Hunter |
Ekoizpen-lekua | Newcastle upon Tyne |
Historia | |
Gila jartzea | 1901eko irailaren 10a |
Uretaratzea | 1902ko abuztuaren 6a |
Lehen bidaia | 1903ko maiatzaren 5a |
Naufragioa | 1918ko uztailaren 17a |
Inaugurazioa | 1902ko abuztuaren 6a |
Kudeatzailea | White Star Line (en) |
Erregistro-herrialdea | Erresuma Batua |
Jabea | Cunard Line (en) - Premier Exhibitions (en) - |
Kokapena | |
Koordenatuak | 49°28′N 19°46′W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 10,54 () × 19,66 () × 164,58 () m |
Erruna | 19,66 m |
Zingoa | 10,54 m |
Abiadura | 14 kn |
Identifikazioa | |
Berezko-portua | Liverpool |
Dei-kodea | MPA |
Bederatzi urtez inongo gertakari aipagarririk ez izan ondoren, 1912ko apirilaren 15ean New Yorketik Fiumerako bidaia burutzen ari zela RMS Titanic trasatlantikoaren laguntza deia jaso zuen. Titanic erreskatatzeko asmoz, Arthur Rostron kapitainak norantza aldatu eta bere eskifai osoa erreskaterako prestatuz, itsasontziak bere abiadura errekorra apurtzea lortu zuen. Egunsentian, Carpathiak Titanic ontziko 705 lagun erreskatatzea lortu zuen, eta Arthur Rostron eta eskifaia heroiak bihurtu ziren.
Lehen Mundu Gerran bere merkatal zerbitzua burutzen jarraitu zuen, soldaduen garraiontzi gisa jardunez ere. 1918ko uztailaren 17an, SM U-55 alemaniar itsaspekoak torpedeatuta hondoratu zen, hondoratzean 5 lagun hilez.
2000. urtean Clive Cussler esploratzaileak eta bere National Underwater and Marine Agency (NUMA) konpainiak Carpathia ontziaren hondakinak topatu zituen.