Île-de-Franceko aldiriak
Réseau Express Régional (frantsesezko eskualdeko express sarea), batez ere RER laburduraz ezaguna, Paris eta eskualdeko udalerriak lotzen dituen burdinbidezko herri garraio sistema da. 587 km luze diren trenbide sarea du, horietako 76,5 km lurpean, gehien bat Paris barnean. Arrazoi historikoengatik, RER tarte batzuk RATP erakundeak kudeatzen ditu, baina beste tarteak SNCFenak dira. RER sareak bost linea ditu Paris zeharkatzeko (A, B C D eta E), 257 geraleku ditu eta 2,7 milioi bidaiari garraiatzen ditu egunean.
RER sarea, batez ere, 1962 eta 1979 artean eraiki zen, gehienetan dagoeneko existitzen ziren aldiriko lineak luzatuz eta Paris barnean elkarlotuz, gehienak geltoki txikietan amaitzen baitziren (Orsay, Invalides eta Bastillako geltokietan adibidez). Aldiriko linea batzuen adarrak geltoki nagusietatik kendu ziren, RER sarean batzeko:
- Nanterre ↔ Saint-Germain-en-Laye, Paris-Saint-Lazare geltokitik kendua
- Viroflay - Rive Gauche ↔ La Verrière, Paris-Montparnasse geltokitik kendua
- Gennevilliers ↔ Ermont - Eaubonne, Paris-Nord geltokitik kendua
- Pantin ↔ Tournan eta Noisy-le-Sec ↔ Chelles - Gournay, Paris-Est geltokitik kendua
Beste adar batzuk lurpeko geltokitan bateratu dira, geltoki nagusiei atxikiak, trafikoa arintzeko asmoarekin:
- Paris-Austerlitz (RER C) ;
- Paris-Nord (RER B eta D) ;
- Paris-Lyon (RER D).
Eraldatu ez diren aldirietako lineak (H, J, K, L, N, P, R, U) SNCFek kudeatzen ditu eta Transilien sarea osatzen dute.
RER lineak
Sarearen 5 lineek 587 km trenbide eta 257 geraleku dituzte, horietako 33 Parisen.
Linea | Kolorea | Zerbitzu hasiera urtea |
Geltoki kopurua |
Luzera | Batez besteko distantzia 2 geltokiren artean |
Kudeatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|---|
RER A | gorria | 1969 | 46 | 109 km | 2.359 m | RATP / SNCF |
RER B | urdina | 1977 | 47 | 80 km | 1.702 m | RATP / SNCF |
RER C | horia | 1979 | 84 | 186 km | 2.158 m | SNCF |
RER D | berdea | 1987 | 59 | 160 km | 2.700 m | SNCF |
RER E | magenta | 1999 | 21 | 52 km | 2.490 m | SNCF |
Planoa
Ikus, gainera
- Parisko metroa
- Parisko metroaren geltokiak
Kanpo estekak
- RATP webgune ofiziala
- RER mapa birtual ofiziala (RATP gunean)