RBMK

RBMK (reáktor bolshói móschnosti kanálny ; errusieraz: Реактор Большой Мощности Канальный) Sobiet Batasunean garatutako erreaktorea da. Erregaia uranio oxido gutxi aberastua da (% 1,8), moderatzailea grafitoa eta hozgarria ur arrunta. Gunea grafitozko egitura da eta horren barnean erregaia duten hodiak eta hozgarriaren zirkuituko hodiak daude, zirkonio-niobiozkoak biak ere. Presiopeko ura behetik sartzen da gunean, irakin egiten du eta irtendakoan turbinara doa. Ohizko potentzia termikoa 3.100 MW ingurukoa da eta potentzia elektrikoa, 1.000 MW-ekoa. Txernobil-go zentraleko erreaktore nuklearrak mota honetakoak dira.

RBMK
channel type reactor (en) Itzuli eta light water graphite reactor (en) Itzuli
Fabrikazioa
DiseinatzaileaNikolay Dollezhal (en) Itzuli
Ezaugarriak
Energia-iturriaUranio-235a

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.