RATP
Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP, frantsesezko Paristar Garraioen Operadore Autonomoa) Paris eta aldirietako herri garraioen operadore nagusia da. Horrela, Parisko metroko linea guztiak kudeatzen ditu, eta Île-de-France eskualdeko hiru tranbia linea (T1, T2 eta T3), bus linea ugari eta RER tren sarearen bi lineako (A eta B) tarteak.
RATP | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Régie Autonome des Transports Parisiens |
Izen laburra | RATP |
Mota | garraio enpresa |
Jarduera sektorea | bidaiarien garraioa eta urban and suburban passenger transport (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | i-Trans cluster for railways and urban transport (en) eta Community of Metros Benchmarking Group (en) |
Eskumendekoak | Orlyval (en) , Transports annemassiens collectifs (en) , Transports de l'agglomération de Charleville-Mézières (en) , Compagnie des transports du Yonnais (en) , London United Busways (en) , DC Streetcar (en) , Manchester Metrolink (en) , Yellow Buses (en) , RATP El Djazaïr (en) , RATP Dev (en) , Ixxi (en) eta Q113645964 |
Enplegatuak | 55.545 (2012) |
Ekoizpena | |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Zuzendaria | Catherine Guillouard |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | national public industrial or commercial establishment without a public accountant (en) |
Jabea | Agence des participations de l'État (en) |
Zeren jabe | Anatole France, La Défense, Gare de Cité Universitaire (en) , Tramways in Île-de-France (en) eta Gaîté |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 4.930.000.000 € (2012) |
Historia | |
Sorrera | 1949ko urtarrilaren 1a |
Sorlekua | Paris |
Ordezkatzen du | Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris (en) |
Aurrekoak | Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris (en) eta Société des transports en commun de la région parisienne (en) |
Jasotako sariak | ISO 50001 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
RATP 1949ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris eta Société des transports en commun de la région parisienne konpainiak ordezkatzeko, Paris eta inguruetako lur azpiko eta lur azaleko herri garraio guztiak kudeatu ahal izateko, 1944 arte konpainia pribatuak kudeatzen baitzuten.
2000tik, Frantzian eta nazioartean garatzen ari da, garraio kudeaketako merkatuetan. Orain munduko seigarrena da garraio kolektiboaren merkatuan.
Logoa
RATP logoak Sena adierazten du, Île-de-France eskualdeko meandroekin, gorantz begiratzen duen aurpegi bat irudikatuz.
Sarea
Parisko eskualdean kudeatutako garraio sarean honakoak daude :
- Autobusa: guztira 3.403 km luze (horietatik 569 km Paris barnean)
- Tranbia: hiru linea, guztira 30,2 km (T1, T2 et T3)
- Metroa: 16 linea, guztira 214 km (horietatik 169 km Paris barnean) eta 300 geltoki
- RER: A linea (mendebaldeko A3 eta A5 adarrak izan ezik) eta B linea (Gare du Nord-en iparraldeko tartea izan ezik), guztira 115 km inguru
- Montmartreko funikularra: guztira 108 metro (38 metroko desnibelarekin)
- Trans-Val-de-Marne (TVM): 19 kilometroko bus linea
Trafikoa
Urtea | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Metroa | 1.190,3 | 1.247,1 | 1.261,7 | 1.283,3 | 1.248,0 | 1.335,6 | 1.372,7 | 1.388,3 | 1.472,5 | |
RER | 384,2 | 403,8 | 414,7 | 410,0 | 400,4 | 437,8 | 444,5 | 446,6 | 468,7 | |
Bus eta Tranbia | 906,8 | 946,1 | 951,9 | 968,2 | 960,1 | 997,7 | 991,4 | 1031,6 | 1095,6 | |
Besteak (STL, Orlyval) | 6,1 | 7,3 | 4,9 | 4,9 | 4,7 | 7,2 | 4,7 | |||
Guztira | 2.487,4 | 2.604,3 | 2.633,2 | 2.666,4 | 2.613,2 | 2.778,3 | 2.813,3 | 2.865 | 2.873 | 3.037 |
2006an, bidaia kopurua 2.865 milioi izan zen, 2005ean baino % 1,9 gehiago[2].
Irudiak
- Charles de Gaulle - Étoile geltokia
- RATP bulegoak (quai de la Rapée)
Erreferentziak
- Comité régie d'entreprise RATP. Statistiques du trafic RATP. .
- pdf Bilan de l’augmentation du trafic sur les réseaux RATP en 2006. .
Ikus, gainera
- Parisko metroa
- Parisko metroaren geltokiak