Ròcamador

Ròcamador (okzitanieraz Ròcamador, frantsesez eta ofizialki: Rocamadour) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Lot departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 633 biztanle zituen.

Ròcamador
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Lot
Izen ofizialaRocamadour
Posta kodea46500
Geografia
Koordenatuak44°47′58″N 1°37′04″E
Map
Azalera49.42 km²
Altuera279 m
MugakideakAlvignac, Calès, Couzou, Gramat, Lacave, Meyronne, Montvalent eta Rignac
Demografia
Biztanleria611 (2021eko urtarrilaren 1a)
−6 (2020)
alt_left 302 (%49,4) (%49,8) 304 alt_right
Dentsitatea12,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
mairierocamadour.fr

Ròcamadorrek historikoki bisitariak erakarri ditu Dordogna ibaiaren adarra den arroilaren ondoan duen kokapena dela eta. Ama Birjinaren santutegiak eta bere inguruan dauden monumentuek erromesak erakarri dituzten mendeetan zehar, euren artean errege, apezpiku eta nobleak ere.

Demografia

Biztanleria

2007an Rocamadour udalerrian erroldatutako biztanleak 633 ziren. Familiak 240 ziren, horien artean 72 pertsona bakarrekoak ziren (40 bakarrik bizi ziren gizonak eta 32 bakarrik bizi ziren emakumeak), 84 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 72 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 12 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.

Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[1]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Etxebizitza

2007an 417 etxebizitza zeuden, 263 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 105 bigarren erresidentzia ziren eta 49 hutsik zeuden. 365 etxeak ziren eta 52 apartamentuak ziren. 263 etxebizitza nagusietatik 190 bere jabearen bizilekua ziren, 55 alokairuan okupaturik zeuden eta 18 doan lagata zeuden; 2 etxek gela bat zuten, 22 etxek bi zituzten, 59 etxek hiru zituzten, 82 etxek lau zituzten eta 98 etxek bost zituzten. 151 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 136 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 110 etxetan bat baino gehiago zituzten.[2]

Biztanleria-piramidea

2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:

Rocamadour udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [3].
GizonakAdinakEmakumeak
0 
95 +
0 
0 
90-94
0 
0 
85-89
12 
0 
80-84
0 
36 
75-79
16 
12 
70-74
20 
12 
65-69
24 
16 
60-64
20 
16 
55-59
12 
32 
50-54
24 
40 
45-49
20 
36 
40-44
32 
16 
35-39
32 
16 
30-34
8 
28 
25-29
8 
8 
20-24
16 
40 
15-19
16 
24 
10-14
16 
8 
5-9
24 
0 
0tik 4ra
12 

Ekonomia

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 415 ziren, horien artean 341 aktiboak ziren eta 74 inaktiboak ziren. 341 pertsona aktiboetatik 322 lanean zeuden (184 gizon eta 138 emakume) eta 19 langabezian zeuden (10 gizon eta 9 emakume). 74 pertsona inaktiboetatik 33 erretiraturik zeuden, 16 ikasten zeuden eta 25 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[4]

Diru sarrerak

2009an Rocamadour udalerrian 272 unitate fiskal zeuden, 605 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.014 euro zen.[5]

Ekonomia jarduerak

2007an zeuden 138 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 6 janari enpresak ziren, 4 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 5 eraikuntza enpresak ziren, 45 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 8 garraio enpresak ziren, 43 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 4 finantziazio enpresak ziren, 11 higiezinen enpresak ziren, 6 zerbitzu enpresak ziren eta 5 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]

2009an zeuden norbanakoentzako 22 zerbitzu publikoetatik, 1 posta bulegoa zen, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 1 zurgina, 1 argiketaria eta 16 jatetxeak.[7]

2009an zeuden 17 establezimendu komertzialetatik, 3 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 1 okindegi zen, 1 arrandegi zen, 3 arropa dendak eta 9 etxerako tresna dendak ziren.[8]

2000. urtean Rocamador udalerrian 47 nekazaritza-ustiategi zeuden, 2.300 hektarea erabiltzen.[9]

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak

2009an inguruko herriekin osatutako barreiatutako lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen.

Gertuen dauden herriak

Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
RocamadourRocamadour
Població amb 103 habitants (2000)Couzou (3,7 km)
Població amb 255 habitants (2000)Rignac (6,3 km)
Població amb 138 habitants (2000)Calès (6,5 km)
Població amb 650 habitants (2000)Alvignac (6,8 km)
Població amb 289 habitants (2000)Lacave (7,0 km)
Població amb 299 habitants (2000)Meyronne (8,4 km)
Població amb 223 habitants (2000)Carlucet (8,6 km)
Població amb 3530 habitants (2000)Gramat (8,7 km)
Població amb 302 habitants (2000)Montvalent (9,0 km)
Població amb 433 habitants (2000)Miers (9,3 km)
Població amb 127 habitants (2000)Le Bastit (9,4 km)
Població amb 132 habitants (2000)Reilhaguet (9,6 km)
Població amb 292 habitants (2000)Creysse (9,8 km)
Població amb 506 habitants (2000)Saint-Sozy (9,9 km)


Historia

Historiaurrea

Rocamador eta bere kobazulo ugariek Paleolitoan bizi ziren gizakiak, Grotte des Merveilles haitzuloko marrazkiek erakusten duten bezala. Linars haitzuloa eta haren ataria lur azpiko nekropoli eta habitat izan ziren Brontze Aroan. Gorpuzkiak Cabraireteko museoan eta Rocamadorreko udaletxeko atarian ikusgai daude.

Burdin aroan, Cadurcoak (Cadurci) herri galoa bizi zen eskualdean. Herri baten aztarnak, Couzoutik gertu, Salvate bailaran, aurkitu zituzten. badirudi Alzou ibarrean, Tournefoliotik behera dagoen oppidum batean, Galiarren Gerraren baitan egondako borroka bat egon zela.[10]

Erdi Aroa

Ròcamador herriko hiru solairuak Erdi Arokoak dira, eta gizartearen hiru ordenak islatzen dituzte: zaldunak goian, elizgizon erlijiosoei lotutako eraikinak erdian eta eraikin laikoak ibaitik gertu.

Dokumentu bakan batzuen arabera, 1105ean, kapera txiki bat eraiki zuten Rupis Amatoris izeneko labarreko babesleku batean, San Martin de Tulle eta Saint-Pierre Marcilhac abadia beneditarren lurraldeen mugan.

1112an, Eble de Turenne, Tulleko abadea, Ròcamadorren kokatu zen. 1119an, lehen dohaintza bat egin zuen Eudes de la Marche kondeak eta 1148an lehen miraria iragarri zen. Ama Birjinarenganako erromesaldiak jende asko erakartzen zuen. Ama Birjina Beltzaren irudia XII. mendekoa da. Geraud d'Escoraillesek, abadea izen zena 1152tik 1188ra, eraikin erlijiosoak eraiki zituen, bisitarien dohaintzek finantzatuak. Lanak XII. mendearen amaieran amaitu ziren.

Ròcamadorrek Europan ospe handia zuen, santutegiko monje batek idatzitako XII. mendeko Livre des Miracles ikus baitaiteke, eta erromes ugari jaso zituen. 1159an, Leonor Akitaniakoaren senarra, Enrique II.a, Ròcamadorrera joan zen Ama Birjinari sendatzeagatik eskerrak ematera.

1166an, bertako biztanle bat lurperatu behar zutenean, ukitu gabeko gorputz bat aurkitu zen, zeina San Amadourrena zela esan baitzuten. Horrela, Rocamadourrek bere santua aurkitu zuen. Gutxienez lau kontakizun, gutxi gorabehera kondairaz beteak, San Amadour Jesusen hurbileko pertsonaia gisa aurkeztu zuten. 1183. urtean, Enrike Gaztea eta bere anaia Geoffroy, Rikardo Lehoibihotza anaiaren aurka matxinatzen ari direnean, Poitoun sartu eta dena lapurtzen dute. Gero, Enrike Gazteak, Ròcamadoreko santutegia arpilatu zuen, eta egun gutxira disenteriak harrapatu zuen eta gutxira hil zen[11].

1211n, Arnaud Amalricek, Albitarren aurkako Gurutzadarako Aita Santuaren ordezkariak, negua pasa zuen Ròcamadorren. Gainera, 1291n, Nicolas IV. aita santuak hiru induljentzia bulda eman zizkien bisitariei, urtebetekoak eta berrogei egunekoak. XIII. mendearen amaieran, Ròcamadorren ospearen garaienean dago. Gazteluan hiru dorrek babesten dute, lubanarro handi batek eta zaintzaile ugarik.

Gainbehera

1317an, monjeek Rocamador utzi zuten. Gotzainak izendatutako kanonigoen kapitulu batek gunea administratzen hasi zen.

XIV. mendean, klima hozte batek, goseteek, eta hainbat izurritek, izurri beltzek besteak beste, Europa suntsitu zuten.

1427an santutegia berreraikitzeko ahalegina egon zen, baina finantza- eta giza baliabiderik ez ziren lortu. Hitz handi batek Notre-Dam kapera zapaldu du. 1479an berreraiki zuen Dionisio de Bar Tulleko abadeak.

Ondoren, erlijio-gerren baitan, mertzenario protestanteek eraikin erlijiosoak eta haien erlikiak suntsitu dituzte 1562an. Kanonigoek, 1563an Pio IV.a Aita Santuari egindako erregu batean, eragindako kalteak deskribatzen dituzte: «Erabat birrinduta daude. Hau mina!. Eskulturak, koadroak, kanpaiak, apaingarriak eta bitxiak erre eta arpilatu dituzte, Jainkoaren gurtzarako behar zen guztia…». Erlikiak profanatuak eta suntsituak dira, San Amadorren gorputza barne. Lekukoen arabera, Bessonie kapitain protestanteak errementari-mailuz apurtzen du hau esaten duen bitartean: «Apurtu egingo zaitut, ez duzulako erre nahi izan». Bessonie eta Duras kapitainek, XII. mendetik gorde izan den Andre Mariaren altxorretik dirua ateratzen dute Condé printzearen armadarentzat: 20.000 libera.

Iraultzaren garaian, berriz arpilatu zuten.

XIX. mendeko berreraikuntza

Mende horretan monumentu historikoak kontserbatzeko borondate politiko bat sortu zen Frantzian . 1830eko apirilaren 13an, Baumes jaunak, Loten prefektuak, gutun bat idatzi zuen Barne ministroari premiazko laguntza eskatzeko. Caillaux abateak 1822an ezarritako 8.500 frankoko aurrekontua gehitu zuen. Eskutitz hau erantzunik gabe geratu zen. Loterako monumentuen zerrenda egin zen, Ròcamadorren kapera han agertu zen lehentasunezkoa, baina Estatuak edo Ròcamador udalerriak ez zuen finantzaketarik eman, prozesu batek hondatu baitzuen.

1855. urtearen hasieran, Jacques Bardou, Cahors-eko gotzainak, loteria handi bat egiteko burutazioa izan zuen dirua biltzeko. Barne Ministerioak lanetarako planak eta aurrekontuak ezartzeko betebeharra ezarri zuen. Departamentuko arkitektoak egin zituen dokumentu horiek, eta aurrekontua prestatu zen. Hiru zozketa egin ziren baina ez zen beharrezko kopurua lortu.

Cahors-eko gotzainak Jean Baptiste Chevalt, Montaubaneko elizbarrutiko apaiz arkitekto eta arkeologo jarri zuen lanen arduradun eta lanak 1858an hasi ziren. Finantziazio publikorik ez zegoenez, eta beste atzerapen batzuk saihesteko, gotzainak ez zituen lanak monumentu historikoen batzordearen kontrolpean jarri, eta, horrek tentsio handiak eragin zituen Loteko prefektuak. Lanak egin ziren eraikin erlijiosoetan eta gazteluan, eta 1872an zati handiena bukatua zegoen.

Erromesaldia eta XX. mendeko biziraupena

Erdi Aroko "sportelle"-a

Erromesaldiaren azken proba, 216 eskailera-maila belauniko igotzean datza, erlijio-gunera iristeko (zazpi eliza eta XIX. mendeko zaharberritzeek eraiki ezin izan zituzten beste hamabi). Azkenik, santutegien barrualdera irizten direnean, igoera horren ondoren, erromesek hainbat objektu uzten dituzte (zinopariak). Ezagunenak dira, oraindik ere, kateetatik askatutako kondenatuen girgiluak, marinel salbatu eta eskertuen ontziak, edo XIX. eta XX. mendeetan kaperaren horman grabatutako eta zintzilikatutako marmol-plakak. Erromesen intsignia "sportelle"-a da.

Gaur egun, Ròcamador, Frantzian turismo gehien jasotzen duten lekuen artean bigarrena da, Mont-Saint-Michell ondoren.

Nabas de Tolosan aurkitutako gezia.

Bere gertuko ingurunetik haratago oraindik badu oihartzuna eta esanahia santutegiak. 2012. urtean, adibidez, Andaluziako herri bateko arkeologia zerbitzuak, Nabas de Tolosan aurkitutako "arabiarren" gezia eskaini zion santutegiari 2012an. Oparia Ama Birjinari eskaini zioten eskerrak emateko, "kristautasunaren garaipenean laguntzeagatik, Espainiako patua aldatu zuen guduan".[12]

Kondairak

Durandal, Errolanen ezpata omen dena, harrian sartuta
Durandal, Errolanen ezpata omen dena, harrian sartuta

Santutegi honen inguruan elezahar ugari sortu dira, batzuk erreferentzia politiko-historikoez osatuta. Bada, horietako batzuk Nafarroako erresumaren historiako pasarteak aipatzen dituzte, eta gaur egun ezagunena, Errolanen ezpatarena izan daiteke. San Amadorren hilobiaren gainean, arrokan sartuta, Errolanen Durandal ezpata dago. Errolan Orreagako batailan zauritu zen, eta olifantea jo zuen osaba Karlomagnori laguntza eskatzeko, eta horrek ezin izan zuen sorotsi. Baina Errolanek, hil aurretik, bere ezpata sakratua eman zion Mikel goinageruari, eta Pirinioetako zeruetara bota zuen indar osoz, Ròcamadorren sartu zen arte[13].

1241eko kronika frantses batek dioenez, Navas de Tolosako bataila hemengo Ama Birjinari esker irabazi zuen. Haren zutoihala tropen aurrean jarri baitzen kristauek gudua galdutzat jotzen zutenean, hain zuzen. Gorago azaldu dugun bezala, gudaren aztarna bat erakusketan da da gaur egun mirari hori gogora arazteko.

Rocamadorreko Ama Birjin beltza Euskal Herrian

Euskal Herrira ere zabaldu zen Ama Birjina horrekiko gurtza, Donejakueko bidearen historiari eta gaskoien migrazioari lotuta. Besteak beste, Lizarran, eliz txiki bat dauka eta Zangotzako Andre Maria Erregina elizan[14] bere irudia gurtzen da. Bestalde Antso VII.ak censum[Oh 1] bat kobratzeko kontratua eman zien eta Antso VI.aren arreba, Santxa, Rocamadorreko mirarien liburuan pasarte bateko protagonista da: "Ito ezin izan zuten emakumea", hain zuzen.[15]

Galeria

Oharrak

  1. Jabari handi bat aldi baterako edo biziarteko lagatzea ustiatzeko kontratua zen. "Lagapen hori, ordaindu beharreko mailegu bati lotzen zitzaion, lagatako ondasunen ardura hartzen zuenaren betebeharrak zehazten zituen kontratu zehatz baten bidez. (https://www.um.es/lexico-comercio-medieval/index.php/v/lexico/21681/censo)

Erreferentziak

  1. Population et logements par commune depuis le recensement de 1962 (1961 pour les Dom) à 1999
  2. Logement, 1968-2007
  3. Population par sexe et âge quinquennal de 1968 à 1999. http://www.recensement-2007.insee.fr+(Noiz kontsultatua: 2010-07-13).
  4. Emploi et population active 1999 et 2007
  5. Revenus fiscaux des ménages en 2008
  6. Créations et stock d'établissements par commune en 2009
  7. Nombre d'équipements des services aux particuliers
  8. Nombre d'équipements et de services dans le domaine du commerce en 2009
  9. Exploitations agricoles
  10. Michelle Cheveau (zuz.): "Concots, Richesse du patrimoine orale", bil. Carnets de notes, 1998ko abendua, 430 or. (ISBN 2-9510050-6-7)
  11. (Ingelesez) Almost Kings - Henry the Young King. 2018-03-1.
  12. Gezia gordetzen duen kaxan irakurritako etiketan.
  13. (Gaztelaniaz) Arlote, Pepe. (2022-01-04). «Los 126 milagros de la Virgen Negra de Rocamadour» Deia.
  14. (Gaztelaniaz) Labeaga Mendiola, José Cruz. (1987). «EL CULTO A LA VIRGEN DE ROCAMADOR ENSANGUESA» Narria: Estudios de artes y costumbres populares 45-46: 15-20. ISSN 0210-9441 ISSN-e 0210-9441..
  15. (Gaztelaniaz) Hermoso de Mendoza, Javier. (2018). Rocamador. .

Ikus, gainera

Coomonseko kategoria: Sanctuaire de Rocamadour

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.