Quintanilla Vivar
Quintanilla Vivar edo Quintanilla Morocisla gisa ere ezagutua izan zena, Gaztela-Leongo herri bat da, Burgosko probintizian eta Ubierna Errekaren Merinterrian kokatua, Burgos hiriburutik 7 kilometrora.
Quintanilla Vivar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Jorge Rodriguez Blanco (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Quintanilla Vivar | ||||||||||
Posta kodea | 09140 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09301 | ||||||||||
Herriburua | Quintanilla Vivar (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°24′52″N 3°41′20″W | ||||||||||
Azalera | 13.38 km² | ||||||||||
Altuera | 849 m | ||||||||||
Mugakideak | Burgos, Alfoz de Quintanadueñas, Sotragero, Merindad de Río Ubierna, Valle de las Navas, Villayerno Morquillas eta Quintanaortuño | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 898 (2023) 20 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 67,12 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
quintanillavivar.es |
Udalerri hau, bi herrik osatzen dute: Bata, Quintanilla Morocisla, Quintanilla Vivar bezala ere ezaguna, udaletxea bertan dagoelako, eta, bigarrena, Vivar edo Vivar del Cid, Rodrigo Diazen, Cid Campeador bezala ezaguna izan zenaren jaioterria.
Historia
Quintanilla Morocisla, ustez, hasieran, etxalde harresitu bat izan zen, gazteleraz, Quintanilla bezala ezagutzen dena. Berau, Diego Porcelosek, Alfontso erregearen aginduz, 884. urtean, Ubierna eta Burgosko herri indartsuak sortu ondoren, ingurura heldu zen segurtasun handiagoarengatik sortu zen. Oraingo herriguneari hasiera eman zion etxaldeak, bere lehen jabearen izena jaso zuen. Jabe hau Munio Cixila zen. Izen hau, beranduago, Muniocisla, eta, ondoren, Morocislarantz aldatuko zen.
Datu bitxi bezala, Ensenadako markesaren erroldan, herriko biztanle guztiak, kapare bezala agertzen dira, hau da, nobleziaren partaide bezala. Garai hartan herriak, ohe bakarreko ospitale bat, taberna, eta abadeentzako etxe bat zituen.
Alfoz eta Burgosko Jurisdikzioaren zati zen tokia, Burgosko Intendentzia osatzen zuten hamalauetako bat 1785 eta 1833 bitartean 1787ko Floridablancaren erroldan agertzen den bezala
Antzina, Ubierna ibaiaren ertzean kokaturik zeuden bi auzotan banaturik egon zen herria. Lehenengoa, oraingo herrigunea eta Vivar del Cid artean zegoen, San Pedroko Gainaldean. Bertan, duela ez asko arte, ermita bat mantendu zen. Orain, berriz, toki horretan, txaletak eta etxe atxikiak eraikitzen ari dira.
Bestea, berriz, oraingo tokitik errekan beherago zegoen, errekaren bazterrean, baina beste aldetik. San Esteban santuaren omenezko eliza bat zuen. Uholdeak sarritan jasaten zituen tokia zen, eta, horren ondorioz, etxebizitza berriak toki garaiagoetan eraikitzen hasi ziren, San Pedroko Gainalderantz. Denboran aurrerago, Santa Eulaliaren omenezko oraingo eliza eraiki zen, baina, ordurako, etxebizitza pribatu berriak beste auzoan eraikitzen ziren, garaiagoa izaki uholdeak jasotzeko arrisku txikiagoa baitzuen. Mendeetan aurrera, auzo hori betirako desagertu zen, oroigarri bakar bezala, eliza geratuz, oraingo herriaren kontrako aldean, errekaren beste aldetik.
Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak, Meridako Santa Eulaliaren omenezkoak dira.
Toki ezagunak
Gertu, Fresdelvaleko Ama Birjinaren errege-monasterioa dago, Burgosko udalerriaren lurraldearen barnean. Oraindik ur errota bat ere existitzen da. Ur errota honek, industria bezala iraun zuen 1993. urtera arte.
Ikus, gainera
- Burgosko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Udalaren webgune ofiziala.