Quin (Clare konderria)
Quin, irlanderaz Cuinche, euskaraz "bost bide" esan nahi du, Irlandako Clare konderriko udalerri bat da. 2006. urteko erroldaren arabera 565 biztanle zituen. Rine ibaiak udalerri hau zeharkatzen du. Quin udalerria Ennis hiritik hurbil dago. Udalerriaren irlanderazko izenak Erdi Aroan udalerri honetatik kanpora ateratzeko zeuden bost bideei lotua dago.
Quin (Clare konderria) Cuinche | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Clare konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°44′39″N 9°25′42″W |
Altuera | 17 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 935 (2011) |
Bestelako informazioa |
Ondarea
Udalerriko ondare edo eraikin ospetsuena Quin abadia da, hau 1402-1433 bitartean eraikitako abadia bat da. Bestalde, Knappogue gaztelua eta Ballyhannon gaztelua ere badaude.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.