Quimper

Quimper[1] (bretainieraz: Kemper) Bretainiako hego-mendebaldean dagoen hiria eta Finistère departamenduko hiriburua da. Bro Kernev (frantsesez: Cornouaille) lurralde historikoaren hiriburua ere bada.

Quimper
Kemper
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiQuimpereko barrutia
AlkateaBernard Poignant (en) Itzuli
Izen ofizialaQuimper
Montagne-sur-Odet
Jatorrizko izenaKemper
Posta kodea29000
Geografia
Koordenatuak47°59′45″N 4°05′52″W
Map
Azalera84.45 km²
Altuera6 m
MugakideakPleuven, Briec, Ergué-Gabéric, Guengat, Landrévarzec, Plogonnec, Plomelin, Plonéis, Pluguffan eta Saint-Évarzec
Demografia
Biztanleria63.642 (2021eko urtarrilaren 1a)
169 (2020)
alt_left 33.593 (%52,8) (%46,2) 29.392 alt_right
Dentsitatea753,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLimerick, Remscheid, Falkirk, Ourense, Yantai, Foggia eta Falkirk
quimper.bzh eta kemper.bzh

2013ko erroldaren arabera 63.532 biztanle ditu, bretainierazko hiztunak tartean.

Etimologia

Bretainierazko Kemper izenak "bilgunea" esan nahi du, bertan bat egiten baitute Odet eta Steir ibaiek.

Klima

    Datu klimatikoak (Quimper (1981–2010 averages))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.9 18.3 23.3 27.1 30.3 35.9 34.9 35.8 30.7 26.8 19.7 17.7 35.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.4 9.7 11.9 13.9 17.0 19.8 21.7 21.9 19.8 16.0 12.4 10.0 15.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.2 3.8 5.2 6.3 9.2 11.7 13.6 13.6 11.8 9.7 6.6 4.7 8.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.1 -8.4 -7.0 -2.2 0.3 3.9 6.6 6.9 4.2 -1.2 -4.6 -7.2 -10.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 151.1 120.4 98.9 90.2 90.2 59.3 67.2 64.6 86.9 130.1 139.7 151.6 1250.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 16.4 13.0 13.7 12.4 11.3 8.8 9.6 9.5 9.6 14.8 15.9 15.8 150.8
Eguzki orduak 65.9 85.7 126.5 170.7 194.2 215.9 194.3 194.0 177.3 111.5 77.9 70.1 1683.8
Iturria: Météo France[2]<ref name='MFclimat2'> .

Historia

Aurrekariak

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute aintzinatik populatua izan dela. Duela 6.000 urteko bi sukarrizko tresna aurkitu dira, bai eta Neolito eta Brontze Aroko keramikak ere.

Erromatarren garaiko oppidum baten aztarnak ere aurkitu dira hiriaren mendebaldean, Locmaria barrutian, bai eta Osimes leinu galiarraren asentamendu bat ere, Civitas aquilonia izena zuena. Herri galiar-erromatar honek foruma eta termak zituen eta baliteke akropoli bat ere eduki izana Odet ibaiaren ertzean.

Erdi Aroa

Kemper bera Erdi Aroan sortu zen, baina sorrera kondaira eta mitoetan murgiltzen da. Cornouailleko erregea zen Gradlonek V edo VI mendean bere gaztelua eman zion San Corentinori honek katedrala eraiki zezan eta orduan sortu zen Quimper. Dirudienez apezpikuta karolingiar garaian eratu zen, lehenengo aipamena 885 urtekoa da, eta X menderako jadanik katedralaren inguruan planifikaturiko herri bat bazen bertan. XI mendean Bretainiako dukerriarekin bat egin zuenean apezpiku eta dukeen artean tentsio handiak izan ziren, harik eta 1491 urtean Frantziak Bretainia eskuratu zuen arte. Quimperrek 4.500 biztanle zituen orduan.

Aro modernoa

Hurrengo mendeetan lasaitasuna izan zen nagusi eta hiria haziz joan zen. Erlijio orden ugari iritsi ziren eta kaleen banaketa modernizatu egin zen. XVIII mendean jarduera ekonomiko nagusiak keramikagintza eta meagintza izan ziren. Ikatzaren ekoizpenak indar handia hartu zuen. Frantziako Iraultzak erlijio adierazpen guztien debekua ekarri zuen arren, Quimperrek ez zuen kalte handirik jasan Finistère departamenduko hiriburu izendatu baitzuten. 1863an trenbidea iritsi zen eta honek industrializazioa areagotu zuen.

XX mendea

Bigarren Mundu Gerraren barnean 1940an alemaniarrek hiria okupatu zuten eta gerra-presoen esparrua eraiki zuten Odet ibaiaren ezkeraldean. 1944an hiria askatu zen baina gartzelak 1946 arte iraun zuen, azken bi urteetan alemaniar presoekin.

1960an Ergué-Armel, Kerfeunteun eta Penhars herriek bat egin zuten Quimperrekin. 1993an Quimper Communauté metropoli eremua eratu zen.

Ondasun nabarmenak

Kereon kalea, atzean Saint-Corentin katedrala.

2002 urtean "Arte eta historiaren hiria" izendatu zuten Quimper.

Hiriko monumento aipagarriena XIII mendeko Saint-Corentin katedrala da, eta honen inguruan artikulatzen da Vieux Quimper alde zaharra. Egurrezko etxe koloretsuen artean kale eta txoko polit ugari daude, gaur egun dendaz eta kafetegiz eta jatetxez beteak.

Quimper faïence keramika da produkturik ezagunena baina kobre eta brontzezko artisautzak ere sona handia du. Elikagaiei dagokienez crepeak eta Bretainiako sagardoa dira tradizionalenak.

Kultura

Uztailaren amaieran Cornouailleko jaialdia ospatzen da. 1923an "Erreginen jaialdia" izenarekin abiatu zen eta 2002tik aurrera egitura profesionala hartu du. Kultura bretoiaren aberastasuna erakustea du helburu. 180 ekitaldi inguru izaten ditu eta igande batean ospatzen da. Frantzian ezohikoa den arren, neguko jaialdia ere badu Quimperrek, Les Hivernautes izena duena.

Arte Ederren Museoa alde zaharretik gertu dago. XIX mendeko aurrealdea du eta XIV mendetik honako artelanak biltzen ditu barnean.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793180018061831186118811931196219751982199920062013
8.4006.6516.9059.86011.43815.22818.29745.98955.97756.90763.23864.90263.532

Iruditegia

Herri eta hiri senidetuak

Hiritar ezagunak

  • Yves-Joseph de Kerguelen-Trémarec (1734-1797), esploratzailea.
  • René Laennec (1781-1826), fisikaria.
  • Max Jacob (1876-1944), margolaria eta idazlea.
  • Dan Ar Braz (1949- ), musikaria.

Erreferentziak

  1. Exonimoen zerrenda. Euskaltzandia (Noiz kontsultatua: 2011-2-13).
  2. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.