Francisco de Quevedo

Francisco Gómez de Quevedo y Santibáñez Villegas (Madril, Espainia, 1580ko irailaren 14a - Villanueva de los Infantes, Ciudad Real, Espainia, 1645ko irailaren 8a) idazle, diplomatiko eta politikaria izan zen. Luis de Góngora olerkari eta antzerkigilearekin zuen lehia latza oso ezaguna da. Conceptismo deituriko Espainiako barroko aroko literatura mugimenduaren maisu eta gidaritzat hartu izan da Francisco de Quevedo. Nolanahi ere, Quevedoren obraren handitasuna eta aberastasuna -nola hizkuntzaren, hala ideien arloan- sailkatze ahalegin orotik kanpo geratzen da, eta berorretan laburbildurik azaltzen dira XVII. mendeko Espainia dekadente hartako kontraesan ideologiko guztiak.

Francisco de Quevedo

Bizitza
JaiotzaMadril, 1584ko irailaren 14a (juliotar egutegia)
Herrialdea Espainia
HeriotzaVillanueva de los Infantes, 1645eko irailaren 8a (60 urte)
Familia
AmaMaría Gómez de Santibáñez
Ezkontidea(k)Esperanza de Aragón (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAlcalako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Lan nabarmenak
MugimenduaKontzeptismoa
Espainiako Urrezko Mendea
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
Eleberri pikareskoa
Tragedia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: ccd969ff-7e62-400a-9172-012cdd135ac5 Discogs: 1126006 IMSLP: Category:Quevedo,_Francisco_de Find a Grave: 7620516 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Aita erregeren jauregiko enplegatua zuen, eta Francisco txikiak sei urte zituela hil zitzaion. Umetako eta gaztetako urteak politika eta erlijio giroan igaro zituen. Hezkuntza zaindua eman zioten gaztetxotan Madrilgo Ikastetxe Inperialean, jesuitekin, eta 1596tik 1606ra bitartean teologia, filosofia, frantsesa, italiera eta hizkuntza klasikoak ikasi zituen Alcala de Henaresko eta Valladolideko unibertsitateetan. Apaiztu edo ez, zalantzan egon zen, nonbait.

1606an bide hori utzi eta Madrilgo gortera itzuli zen. Bi giro horien eragina nabaria da Quevedoren lanetan: idatzietan erabili zituen gai nagusiak morala, politika, satira eta umorea dira hain zuzen. Oso gazterik, 25 urte zituela, argitaratu zituen lehenengo idazlanak, eta bere garaiko idazlerik ezagunenekin harremanetan ere garaitsu horretan jarri zen: Góngora, Cervantes...

1603-1608 bitartean idatzi zuen bere idazlan ospetsuenetako bat izango zena: El buscón (izenburu osoa: Historia de la vida del Buscón llamado don Pablos, ejemplo de vagabundos y espejo de tacaños) eleberri pikareskoa. Garai hartako gizartearen ikuspegi zorrotz eta gupidagabea islatzen da lan horretan, eta eleberriko iseka eta trufa gehienak giro marjinaletan kokatzen badira ere, oso ongi adierazi zuen aro hartako balio sistemaren krisi orokorra. Lorpen horretarako funtsezko elementua izan zen Quevedoren miragarrizko estiloa, eta Gongoraren culteranismoari aurka gogor egin zion arren, artifiziotsua eta edukirik gabea jotzen zuelako, haren antzeko birtuosismo-mailaraino jaso zuen bere idazkera.

Ikasketak amaitu eta Madrila itzuli zenerako Quevedo nahiko ospetsua zen idatzirik zituen burlazko olerkiak zirela bide, satira gozakaitzak idazten baitzizkien bere literatura arerioei, baina haiek ere ez zioten barkatzen, eta hamaika trufa idatzi zuten Quevedo jaiotzatik herrena zela-eta. Hala, bada, Quevedo, bildua zuen famaz baliaturik, politika karrera egiten ahalegindu zen Filipe III.a Espainiakoaren gorteko zirkuluetan.

Quevedoren etxea, Torre de Juan Abad herrian (Ciudad Real).

1613an, Italiara joan zen, itzal handikoa zen Diego Téllez Girón, Osunako dukearen idazkari gisa. Han agertu zituen politikarako dohainak. Bere eraginez Osunako dukea Napoliko erregeorde izendatu zuten. Bestalde, Veneziako hiriaren aurkako politika pizten saiatu zen, baina ahalegin horretatik ez zuen alde onik atera, batetik Osunako kondearekin haserretzera eta bestetik Venezia utzi behar izatera eraman baitzuen horrek. Dukeak erregearen begikotasuna galdu zuenean, Quevedok ere behera egin zuen eta, hala, 1618an, Ciudad Realgo Torre de Juan Abaden zuen etxaldera desterratu zuten idazlea. Han idatzi zuen Politica de Dios, gobierno de Cristo y tirania de Satanas (1626) tratatua, non bere ideal politikoaren herri ematen baitzuen: moraltasun zorrotz batean oinarritutako monarkia katolikoa.

Garai horretan Osunako kondearen eta Olivaresen artean sortu zen auzian kondearen alde egin zuen Quevedok, eta soneto aipatu bat idatzi zuen haren ohoretan. Baina 1621. urtetik aurrera Olivaresi hurbiltzen saiatu zen, eta zenbait gutun eta beste hainbat lan idatzi zituen, hura goratzen zutenak. Horietan ezagunena Cómo ha de ser el privado komedia da, ezagutzen den bere antzezlan oso bakarra.

1623-1626. urteetan Filipe IV.a Espainiakoaren idazkari eta haren zenbait bidaiatako (Andaluziara, Aragoira) laguntzaile gisa ibili zen.

1624an, Epistola satírica y censoria sobre las costumbres presentes de los castellanos ospetsua idatzi zion Olivares konde-dukeari, Felipe IV.a errege berriaren balidoari, eta idatzi horri esker, erregearen idazkari izendatu zuten.

1627an iritsi zen Quevedo bere famaren gailurrera, Sueños argitaratu zuenean. Idazlan hori elkarrizketa bilduma bat da, non, Luziano greziar klasikoarenetan bezala, hildakoak diren hitz egiten dutenak, espainiar gizartearen ustelkeria eta gainbehera gai hartuta, intentzio etiko nabarmeneko satirazko elkarrizketa zorrotzetan. Artean kritika gogorragoak idatzi zituen madrildar poetak isilpean argitaratu eta banatu ziren poema batzuetan, eta hori zela-eta, 1628an, galdu egin zuen gortean zuen postua, baina ez zioten eragozpenik jarri bere literatur jardueretan ari zedin Madrilen.

Handik aurrerako urteetan idatzi zituen Quevedok bere olerki lan gehienak, nahiz eta autorea hil ostean argitaratuko ziren, bi liburukitan, El Parnaso español (1649, 1670) izenburupean. Liburu horietan islatu zen, gardentasun osoz, Quevedoren jeinu forma-anitza. Izan ere, haren pieza satiriko paregabeen alboan, amodiozko olerki apartak (Amor constante mas allk de la muerte), politikazkoak eta erlijiosoak utzi baitzituen espainiar literaturaren aintzarako. Horien arteko soneto batzuk denboraren iragan geldiezinari buruz egindako gogoeta metafisiko eta existentzial sakonen fruitu dira.

San Markosko komentua zena (Leon), orain ostatu bihurtua; han izan zen atxilotuta Quevedo.

1634an ezkondu zen Esperanza de Mendoza alargunarekin —bera baino zaharragoa eta hiru haurren ama—, baina hiru hilabete inguru baizik ez zuen iraun haren ezkon bizitzak. 1635-1639 bitarteko urteak Torre de Juan Abaden (Ciudad Real) bizi izan zen bere idazlanei emana. Han bizi zela atxilotu zuten, Católica, sacra, real Majestad obra sinatugabeak erregerengan eragindako haserrearen ondorioz. Bat-batean eta zakarki amaitu zen Quevedoren politika karrera. Idazlan hartan, salaketa guztiz gogorrak egiten ziren erregearen eta balidoaren bidegabekerien aurka, herritarrak miseria gorrian utzi zituztelako. Berehalaxe ezagutu zuten Quevedok idatzia zela, eta lau urte pasa behar izan zituen Leongo San Markosko komentuan espetxeraturik. Han idatzi zituen bere tratatu garrantzizkoenetako batzuk, hala nola, Providencia de Dios (1641), Vida de San Pablo (1644), eta Vida de Marco Bruto (1644; Plutarkoren testu baten itzulpena eta iruzkina da).

Idazlan horietan azaldu zituen ideal politikoek eta sinesmen kristauek adierazten dute etika estoikoak eragin handia izan zuela Quevedoren pentsamoldean, eta filosofia hori zuela ipar eta erreferentzia nagusi.

1643ko ekainean libre geratu ondoren, Torre de Juan Abaden eta Villanueva de los Infantesen bizi izan zen azken urteetan, eta azkeneko herri horretan hil zen 1645eko irailaren 8an.

Idazlanak

 Statue of Francisco de Quevedo in Alcalá de Henares
Francisco de Quevedo (Alcalá de Henares).

Literatura genero askotako obrak idatzi zituen, bai prosan eta bai olerkigintzan. Prosan, ezagunenak dira: La culta latiniparla, Aguja de navegar cultos, Política de Dios, gobierno de Cristo (1617an idatzia eta 1635an argitaratua), La cuna y la sepultura (1635), Tratado de la Providencia de Dios (1841), La vida de Marco Bruto, El Buscón (Historia de la vida del Buscón llamado don Pablos, ejemplo de vagabundos y espejo de tacaños); mende horren lehen hamar urteetan idatzia eta 1626an argitaratua, Los sueños (1627), El sueño del juicio final, El alguacil alguacilado, Las zahúrdas de Plutón, El mundo por dentro (denak 1607 eta 1612 bitartean idatziak). Gaztelaniazko literaturan izan diren idazleetan zorrotzenetakoa da Quevedo, bai erabili zituen gaien aldetik eta bai hizkera erabiltzeko moduaren aldetik ere. Adierazteko zeukana zehatz eta labur idazten zuen; hitzak elkarrekin lotzeko, horien artean lotura bereziak sortzeko eta adierazpen berriak emanarazteko dohain berezia zuen. Horregatik, joera kontzeptismoko idazleen artean sartu izan da.

Lan nagusien zerrenda

  • Las ferias de Madrid (1587)
  • El remedio en la desdicha (1597)
  • La Dragontea (1598)
  • La Arcadia (1598)
  • La quinta de Florencia (1598-1603)
  • El Isidro (1599)
  • Fiestas de Denia (1599)
  • El vaquero de Moraña (1599/1603)
  • Romancero general (1600)
  • La hermosura de Angélica, con otras diversas rimas (1602)
  • La prueba de los amigos (1604)
  • La discreta enamorada (1604-08)
  • Rimas (1604)
  • El peregrino en su patria (1604/18)
  • Los melindres de Belisa (1606/08)
  • La niña de plata (1607/12)
  • Lo fingido verdadero (1608)
  • Rimas (1609)
  • Arte nuevo de hacer comedias en este tiempo (1609)
  • La Jerusalén conquistada (1609)
  • Peribañez y el comendador de Ocaña (1609-12)
  • Los ponces de Barcelona (1610/15)
  • El villano en su rincón (1611)
  • La discordia en los casados (1611)
  • Los pastores de Belén (1612)
  • Cuatro soliloquios ( 1612)
  • Fuente Ovejuna (1611-18)
  • La dama boba (1613)
  • El perro de hortelano (1613-15)
  • El valor de las mujeres (1613/18)
  • Rimas sacras (1614)
  • La discreta venganza (1615/21)
  • El caballero de Olmedo (1615-26)
  • Romancero espiritual (1619)
  • Justa poética en honor de san Isidro (1620)
  • Los Tellos de Meneses ( 1620-28)
  • La Filomena, prosas e versos (1621)
  • Amor, pleito y desafío (1621)
  • Fiestas en la canonización de san Isidro (1622)
  • La Circe con otras rimas y prosas (1624)
  • Triunfos divinos, con otras rimas (poesías, 1625)
  • ¡Ay, verdades que en amor! (1625)
  • Corona trágica (1627)
  • La moza de cántaro (1627)
  • Del monte sale quien el monte quema (1627)
  • Soliloquios amorosos (1629)
  • Laurel de Apolo (1630)
  • El castigo sin venganza (1631)
  • La noche de San Juan (1631)
  • La Dorotea (1632)
  • Amarilis (1633)
  • Rimas humanas y divinas del licenciado Tomé de Burguillos (1634)
  • Filis (1635)
  • La gatomaquia (1634)
  • Las bizarrías de Belisa (1634)
  • La Vega del Parnaso (1637)

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco de Quevedo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.