Quetzaltenango (departamendua)
Artikulu hau Quetzaltenango departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal».
Quetzaltenango | |||
---|---|---|---|
Guatemala | |||
Administrazioa | |||
Estatua | GTM | ||
Izen ofiziala | Departamento de Quetzaltenango | ||
ISO 3166-2 | GT-QZ | ||
Hiriburua | Quetzaltenango | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 14°50′45″N 91°31′08″W | ||
Azalera | 1,953 km² | ||
Mugakideak | Huehuetenango, Totonicapán, Sololá, Suchitepéquez, Retalhuleu eta San Marcos | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 799.101 (2018) | ||
Dentsitatea | 413,5 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 |
Quetzaltenango Guatemalako hego-mendebaldean kokatutako departamendua da. 1.953 km²ko eremua du eta 2012an 807.571 biztanle zituen[1]. Hiriburua Quetzaltenango hiria da.
Geografia
Mendebaldean San Marcosekin du muga, hegoaldean Retalhuleu eta Suchitepéquezekin, iparraldean Huehuetenangorekin, eta ekialdean Totonicapán eta Sololárekin. Eskualde menditsua da, Guatemala-El Salvador sumendi zerrendak ebakitzen baitu iparraldetik hegoaldera. Bi klima-mota bereizten dira: mendialdekoa, oso hezea eta epela, eta kostaldekoa, lehorra eta oso beroa.
Ekonomia
Kostaldeko ordokietan abeltzaintza da ekonomia-jarduera nagusia, eta mendialdean nekazaritza; kafea eta azukre-kanabera egiten da, batez ere. Iparraldeko goi-mendietan laboreak, patata eta arroza lantzen dira. Industria hiriburuaren inguruan bildua dago.
Udalerriak
24 udalerri ditu guztira:
- Almolonga
- Cabricán
- Cajolá
- Cantel
- Coatepeque
- Colomba
- Concepción Chiquirichapa
- El Palmar
- Flores Costa Cuca
- Génova
- Huitán
- La Esperanza
- Olintepeque
- San Juan Ostuncalco
- Palestina de Los Altos
- Quetzaltenango
- Salcajá
- San Carlos Sija
- San Francisco La Unión
- San Martín Sacatepéquez
- San Mateo
- San Miguel Sigüilá
- Sibilia
- Zunil
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.