Quercy
Quercy (okzitanieraz: Carcin, karˈsi edo kɔrˈʃi ahoskatua) Frantziako hegoaldeko antzinako lurraldea. Gaur egungo Lot departamenduko eta Tarn eta Garona departamenduko parte batzuk hartzen zituen. Bi zatitan zegoen banaturik, Goi-Quercy (hiriburua, Montauban) eta Behe-Quercy (hiriburua, Cahors). Zelten herria izan zen antzina, baina X. mendean Tolosako kondeen esku geratu zen. Abbevilleko Itunaren ondoren, Ingalaterraren eskuetara pasatu zen (1259), eta, 1472an, Frantziako errege-erreginen agintaritzapean geratu zen.
Quercy | |
---|---|
Mota | Frantziako eskualde historikoak eta eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°16′N 1°38′E |
Honen parte da | Guiena |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.