Quentin Tarantino

Quentin Jerome Tarantino (Knoxville, Tennessee, 1963ko martxoaren 27a -) zinema zuzendari, aktore eta gidoigile estatubatuarra da. Oscar saria eta Urrezko Palma sariak jaso ditu.

Quentin Tarantino


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

2004 - 2004
Patrice Chéreau - Emir Kusturica
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakQuentin Jerome Tarantino
JaiotzaKnoxville, 1963ko martxoaren 27a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
Irish Americans (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaTony Tarantino
Ezkontidea(k)Daniella Pick (en) Itzuli  (2018ko azaroaren 28a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNarbonne High School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, idazlea, film-muntatzailea, telebista-aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak
InfluentziakHoward Hawks
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaindependent film (en) Itzuli
ekintza-filma
Postmodernitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0000233 Allocine: 15570 Rottentomatoes: celebrity/quentin_tarantino Allmovie: p113658 TCM: 189032 Metacritic: person/quentin-tarantino TV.com: people/quentin-tarantino IBDB: 61848
Musicbrainz: 7e323fa7-14b3-42fd-a569-488fb3f386c1 Songkick: 295871 Discogs: 258993 Edit the value on Wikidata

1990eko hamarkadan ospea lortu zuen bere istorio eta filmengatik. Haren estiloa argumentu eten, elkarrizketa original eta bortizkeria odoltsuan oinarritzen da. Aldi berean, ezaguna da haren maila guztietako zinemaren gaineko jakinduria entziklopedikoa.

Bizitza

1963ko martxoaren 27an jaio zen Knoxvillen, Tennessee.[1] Izena Gunsmoke telebistako telesaileko pertsonaia batetik atera zuten gurasoek, Burt Reynolds aktoreak interpretatzen zuen Quint izeneko errementariarenetik.

Bi urte zituela, ama South Bayra bizitzera joan zenean, Los Angeles hegoaldera, eta bertan bizi izan zen hogei urtez. Haren auzoan afroamerikarrak eta zuriak nonahi ziren eta zinemagintza eta kultura frankoren eraginak jaso zituen gaztaroan. Kung fuaren eztanda beste lekuetara zabaltzen ari zen unean, afroamerikarrak joaten ziren zine-aretoetan arte martzialek modan segitzen zuten. 70. hamarkadan, oraindik haien zalea zen.

Hamazazpi urterekin, ikasketak alboratu eta interpretazio klaseetara joaten hasi zen eta, ahal zuenean, lana ere tartekatzen zuen.

Hogeita bi urte zituenean, Video Archivesen (Manhattan Beach) maiz ibiltzen zen eta film zaharretan ikasitakoa erabilgarria izan zitzaion oso.

Roger Avary eta Jerry Martinezekin batera, Tarantinok Video Archives behin-behineko zine eskola bilakatu zuen. Interpretazio klaseetan, eszena praktikoak eskaini nahi zituen eta idazten hasi zen.

Avery eta beste kide batzuekin lan egin ondoren, Tarantinok idazten segitu zuen, zuzendari izateko grinan, baina ez ziren urte onak izan.

Reservoir Dogs

1991n, Reservoir Dogs idatzi zuen. Historia minimalista ideatu zuen: lapurreta izango zen eta gehiena plato berean gertatzekoa. 16 mm-ko filma egiteko asmoa zuen, merke-merkea eta berak eta bere lagunek paper guztiak egin behar zituzten. Horretan zebilela, Lawrence Bender ekoizleak irakurri zuen gidoia eta harekin liluratuta geratu. Hilabeteko epea eskatu zion Tarantinori, egiazko filma egin nahi zuela-eta.

Benderrek Harvey Keitelen esku jarri zuen gidoia eta hura ere berehala zaletu zen istorioarekin: horrek ekoizpenaren aurrekontua ziurtatu zuen erabat. Hilabete eman zuten Los Angeleseko grabaketan eta aktore zerrenda ez zen batere makala izan: Keitel, Madsen, Steve Buscemi, Tim Roth, Lawrence Tierney, Chris Penn eta Tarantino bera.

Arrakasta itzela izan zuen Sundanceko Zinemaldian eta mundu guztira zabaldu zuten.[2]

Ospea

Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino

Bat-batean, Tarantino ospetsu egin zen eta Reservoir Dogs baino lehen idatzita zeuzkan bi gidoiak ere di-da batean saldu zituen: True Romance eta Natural Born Killers. Azken film hori Oliver Stonek berridatzi eta zuzendu zuen 1993an.

1994an, Pulp Fiction egin zuen, John Travolta eta Uma Thurmanekin.

1997an, Jackie Brown idatzi eta zuzendu zuen. Samuel L. Jacksonek, Robert De Nirok, Bridget Fondak eta Michael Keatonek ere harekin egin zuten lan. Urrezko Globoetarako izendatuta egon zen, baita SAG sarietarako ere.

Jackie Brown eta Kill Bill filmen ekoizpenen artean lau urte pasatu ziren eta, denbora horretan, 2009ko abuztuan estreinatu zen Inglourious Basterds idazten aritu zen.

Tarantino ez da idaztearekin eta zuzentzearekin konformatzen: aktore ere izan nahi du. Horrela, bere filmetan eta beste batzuenetan ere azaldu da: Jackie Brown, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Man From Hollywood, Four Rooms, From Dusk Till Dawn, Destiny Turns on the Radio, Girl 6, Django Unchained.

Bitxikeriak

  • Kronologia atzekoz aurrera agertzen da maiz haren filmetan. Pulp Fiction, Reservoir Dogs edo Kill Bill-en ikus dezakegu askotan ondoren gertatuko dena lehenago eta kronologikoki geroa dena, berriz, azkarrago.
  • Maiz agertu ohi du bere filmetan mexikar aurrez-aurreko bat, hiru pertsonaiak edo gehiagok une berean batak bestea pistolaz apuntatzen.
  • Haren pertsonaiek ezizen bat izaten dute, Reservoir Dogs, Kill Bill edo Pulp Fiction filmek erakusten duten bezala.
  • Big Kahuna Burger fikziozko jatetxea agertu du film askotan.
  • Kamerak hartzen dituen angeluak ere haren estiloaren ezaugarri dira. Maiz ikusten dugu jendea ateak irekitzen edo ixten, aurpegiaren lehen planoak beste pertsonaia batek hitz egiten duen bitartean, aktoreak atzealdetik bistaratzen dira askotan, hainbat toma pertsonaiaren eskuetan hasten da...
  • Film gehienetan txertatzen duen haren beste marka bat maletero barrutik hartutako planoa da (Inglourious Basterdsen gauza bera egiten du, kamioiaren kaxan).
  • Kill Bill eta Pulp Fiction filmetan katana bera agertzen da.
  • Emakumearen oinen fetitxismoa: oinak usu bilutsik agertzen dira, baita lehen planoan ere.
  • Zippo bat (pizgailu modelo ezaguna) agertzen da haren film guztietan.
  • Iraupen luzeko tomaren bat txertatu ohi du beti.
  • Pertsonaiek Red Apple markako zigarroak erretzen dituzte, edo iragarki batean agertzen dira.
  • Playboy aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, Kill Bill egiten aritu ziren garaiko cannabis eta extasis kontsumoaz hitz egin zuen.
  • Ohikoak ditu erdi planoko eszenak, bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa luzeak, noizbehinkako kolaborazioak...
  • Badirudi Video Archivesetik bezero bat ia-ia ostikoka bidali zuela.
  • Kill Bill salbu, kreditoak horiz agertzen dira film guztietan.
  • Odola erruz erabiltzen du.

Ohiko lankideak

Tarantinok aktore bakoitzarekin film bat baino gehiago egin ohi ditu, bereziki Samuel L. Jacksonekin. Gainera, muntaia guztiak Sally Menke-k egin ditu.

AktoreaReservoir DogsPulp FictionJackie BrownKill BillDeath ProofInglourious Basterds [3]Django UnchainedThe Hateful Eight
Steve Buscemi
Julie Dreyfus
Samuel L. Jackson
Harvey Keitel
Michael Madsen
Michael Parks
Eli Roth
Tim Roth
Uma Thurman
Christoph Waltz
Bruce Willis
Gidoigilea
Roger Avary
Ekoizlea
Lawrence Bender
Argazki zuzendaria
Robert Richardson
Andrzej Sekula
Muntatzailea
Sally Menke

Filmografia

Inglourious basterds

Zuzendaria

Gidoigilea

Aktorea

Ekoizlea

Sariak

Oskar

BAFTA

Cannes

Urrezko Globoak

Erreferentziak

  1. «Quentin Tarantino Biography (1963-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Ingelesez) Corliss, Richard. (2009-01-14). «Reservoir Dogs | Top 10 Sundance Hits» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. Lizarralde, Mikel. «Krisia iritsi zen Zinemaldira» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).

Bibliografia

  • Greene, Richard; Mohammad, K. Silem, eds. (2007). Quentin Tarantino and Philosophy. Chicago: Open Court Books. ISBN 978-0-8126-9634-9.
  • Levy, Emanuel. Cinema of Outsiders: The Rise of American Independent Film. New York: NYU Press, 1999; 2001 paperback.
  • Waxman, Sharon, ed. (2005). Rebels on the Backlot: Six Maverick Directors and How They Conquered the Hollywood Studio System. New York: Harper Entertainment. ISBN 978-0-06-054017-3.
  • Rausch, Andrew J. (2019). My Best Friend's Birthday: The Making of a Quentin Tarantino Film. Oklahoma: BearManor Media. ISBN 978-1629334837.
  • Emmanuel Burdeau et Nicolas Vieillescazes (dir), avec des textes de Hervé Aubron, Pascal Bonitzer, Emmanuel Burdeau, Éric Chauvier, Marie Gil, Noémie Luciani, Patrice Maniglier, Jean Narboni, Corinne Rondeau et Nicolas Vieillescazes, , Paris, Capricci/Les Prairies ordinaires, 2013, 162 p. (ISBN 978-2-918040-59-0)
  • Jerome Charyn (trad. de l'anglais), , Paris, Denoël, 2009, 192 p. (ISBN 978-2-207-25709-8)
  • Jean-Pierre Deloux, Quentin Tarantino, fils de pulp. Paris : Fleuve noir, 04/1998, 272 p. (ISBN 2-265-06520-X)
  • Alberto Morsiani, , Rome, Gremese, coll. « Les grands cinéastes », 2011, 160 p. (ISBN 978-88-7301-720-2)
  • Gérard Pangon et Aurélien Ferenczi, , Paris, Arte éd. : Mille et une nuits, 1997, 63 p. (ISBN 2-84205-286-2)
  • Yannick Surcouf, , Paris, Méréal, 1998, 192 p. (ISBN 2-909310-70-1)
  • Philippe Ortoli, Le musée imaginaire de Quentin Tarantino. Coéd. Cerf-C. Corlet, coll. "7e art" no 142, 03/2012, 534 p. (ISBN 978-2-204-09705-5)
  • Célia Sauvage, Critiquer Quentin Tarantino est-il raisonnable ? Paris : Vrin, coll. "Philosophie et cinéma", 03/2013, 120 p. (ISBN 978-2-7116-2474-4)
  • Yannick Rolandeau, Quentin Tarantino : le crépuscule de l'image. Paris : L'Harmattan, 05/2014, 163 p. (ISBN 978-2-343-02888-0)
  • Jason Bailey ; trad. Isabelle Pernot, Pulp fiction : toute l'histoire du chef-d'œuvre de Quentin Tarantino. Paris : Huginn & Muninn, 05/2014, 200 p. (ISBN 978-2-36480-165-3)
  • Joachim Lepastier, Quentin Tarantino. Paris : Cahiers du cinéma, coll. "Maîtres du cinéma", 05/2015, 104 p. (ISBN 978-2-86642-909-6)
  • Emmanuel Burdeau et Nicolas Vieillescazes, Quentin Tarantino : un cinéma déchaîné. Coéd. Capricci-les Prairies ordinaires, 01/2016, 170 p. (ISBN 979-10-239-0096-5)
  • Alberto Morsiani, Quentin Tarantino : les films du réalisateur qui a réinventé le cinéma. Paris : Gremese, coll. "Grands cinéastes de notre temps", 09/2016, 191 p. (ISBN 978-2-36677-111-4)
  • Tom Shone ; adaptation française Thierry Buanic, Tarantino : rétrospective. Paris : Gründ, coll. "Reportages", 10/2017, 256 p. (ISBN 978-2-324-01943-2)
  • Richard Miller, Tarantino unlimited. Paris : Hémisphères éditions, coll. "Ciné-cinéma" no 3, 03/2018, 175 p. (ISBN 978-2-37701-014-1)
  • Alberto Morsiani, Quentin Tarantino : ses débuts, ses succès, son regard sur son travail et celui de ses pairs, ainsi que l'analyse complète de son œuvre et de ses projets à venir. Paris : Gremese, 06/2018, 236 p. (ISBN 978-2-36677-164-0)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.