Quelet onddo
Quelet onddoa (Suillellus queletii, izen ohia Boletus queletii) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri ona, baina ez du Edules saileko onddoen kalitaterik. Egostea gomendatzen da.
Quelet onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillellus queletii G. Simonini, A. Vizzini & M. Gelardi
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 8 eta 15 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila eta azkenean laua. Kolore oso aldakorrekoa, hasieran hori-oliba, gorri-kobre laranjara pasatuz, gorri-adreilu, laranja-kobre, batzuetan erreflexu arrosekin. Azala delikatuki belusatua edo ia leuna, lehorra.
Tutuak: Hori-oliba kolorekoak, 5 eta 25 mm bitartekoak, banangarriak. Ukitzean urdindu egiten dira.
Poroak: Lehenengo horiak, gero gorri antzekoak edo gorri-purpura kolorekoak. Ukitzean urdindu egiten dira. Poroen ertzak gorriak (lupa batekin ikus daiteke)
Hanka: Leuna, zilindrikoa, ez du sarerik, erdian pixka bat lodiagoa eta oinarriruntz zorroztu egiten da. Hori kolorekoa goialdean, eta gorri-purpura edo gorri-zikina oinarrirantz. Ukitzean urdindu egiten da.
Haragia: Lodia eta trinkoa. Kolore horia kapelan eta oinaren zati batean eta oinaren oinarrian, gorri-purpura, azkar samar jotzen du itsas-urdin ilunerantz ebakitzean. Zapore garratza eta fruta usain arina.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Queletii epitetoa, Lucien Quélet mikologo frantsesaren omenez.
Jangarritasuna
Jangarria, baina denbora luzez prestatu behar da, gordinik edo erdi-gordinik arriskutsua izan baitaiteke.[3]
Nahasketa arriskua
Boletus hau erraz nahasten da Boletus erythropus espeziarekin, oina gorriz punteatuta duena et Boletus luridus onddoarekin, hankan sarea duenarekin. Bada rubifundus forma, gorri-purpuraz eta gorri-karmin koloreko punteatuarekin kapelan eta oinean eta tutu hori-laranja kolorekoekin. Lateritus aldaerak kapela gorri-adreilu kolorekoa du eta oin sendo eta erraboilduna.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenenaren hasieran. Batez ere, eremu belartsu eta hezeetan, baso hostoerorkorren eta koniferen bazterretan. Baita baso-bideen ertzetan ere.[5]
Banaketa eremua
Europan ohikoa ez den arren, Asian Taiwanen agertu da.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 53 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 499 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..