Quebrantahuesos
Quebrantahuesos (gaztelaniazko hitza, euskaraz «ugatza» esan nahi duena) Aragoin jokatzen den egun bakarreko txirrindularitza amateurreko lasterketa bat da, mota horretako lasterketen artean munduko garrantzitsuenetakoa. Sabiñanigo udalerriko Peña Ciclista Edelweiss elkarteak antolatzen du, urtean behin, eta 8.000 bat txirrindulari amateurrek parte hartu ohi dute.
Quebrantahuesos | |
---|---|
2007ko lasterketa Somport ingurutik iraganez. | |
Lekua | Sabiñanigo, Aragoi Espainia |
Data | Ekaina aldera |
Mota | Egun bakarreko lasterketa |
Antolatzailea | Peña Ciclista Edelweiss |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1991 |
Edizio kopurua | 20 (2010) |
Webgunea | www.quebrantahuesos.com |
Lasterketa Sabiñanigo udalerrian hasi eta Espainia aldeko Somport (1632 m) eta Portalet (1794 m) mendateak iragaten ditu, aldiz, Frantzia aldeko Maria Blanca (1035 m) mendatea ere igarotzen du. Ibilbideak honako udalerri hauek iragaten ditu: Pardinilla, Guasa, Castiello de Jaca, Villanúa, Canfranc, Candanchú, Urdos, Bedous, Sarrance, Escot, Bilhères, Bielle, Gère-Bélesten, Laruns, Aigas Caudas, Artosta, Formigal, Escarrilla, El Pueyo de Jaca, Hoz de Tena, Biescas eta Senegüé.
Kanpo estekak
- Quebrantahuesos lasterketaren webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)