Quebrada de Humahuaca

Quebrada de Humahuaca Argentinako ipar-mendebaldean dagoen Jujuyko probintzian kokatutako ibar menditsu, estu eta agorra da, Grande de Jujuy ibaiak zeharkatzen duena. Iparralde-hegoalderako norabidea dauka, eta 155 km luzeko korridore naturala eratzen du. Iparralde eta mendebaldean Altiplanoa dauka, ekialdean Andeen adarrak eta haran epelak hegoaldean. 10.000 urtetan zehar merkataritza bide garrantzitsua izan zen eta, besteak beste, historiaurreko ehiztari-biltzaileen, Inka Inperioaren (XV.-XVI. mendeak) eta Independentzia Gerraren aztarnak daude. Hori dela eta, 2003an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].

Quebrada de Humahuaca1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 1116
Kokalekua Argentina
Eskualdea2Latinoamerika eta Karibea
Koordenatuak 23.1159°S 65.2055°W / -23.1159; -65.2055
Izen ematea2003 (XXVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erreferentziak

  1. Quebrada de Humahuaca. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-09-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.