Quantum of Solace
Quantum of Solace 2008ko Marc Forster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren espioitza filma da, 2006ko Casino Royaleren jarraipena da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarrituta dago eta izenburua 1959ko Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only eleberriko istorioaren izenburutik hartu zuen, bertan oinarritzen ez bada ere. Daniel Craig, Olga Kurylenko, Mathieu Amalric, Gemma Arterton, Judi Dench eta Jeffrey Wright aktoreek antzeztu zuten.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Quantum of Solace | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | espioitza-filma, abenturazko filma eta ekintza-filma | |||
Iraupena | 106 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | James Bond (en) ![]() ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | James Bond | |||
Kokapena | ||||
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |||
Grabazio lekua(k) | Basilicata, Madril, Mexiko, Austria, Txile, Panama, Pinewood Studios (en) ![]() | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Marc Forster | |||
Gidoigilea(k) | Paul Haggis Neal Purvis and Robert Wade (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Daniel Craig (James Bond (en) ![]() Olga Kurylenko (Camille Montes (en) ![]() Mathieu Amalric (Dominic Greene (en) ![]() Gemma Arterton (Strawberry Fields (en) ![]() Judi Dench (M (en) ![]() Jeffrey Wright (Felix Leiter) Giancarlo Giannini (René Mathis (en) ![]() Jesper Christensen (Mr. White (en) ![]() David Harbour Fernando Guillén Cuervo (Carlos) Neil Jackson (en) ![]() Oona Chaplin Rory Kinnear (Bill Tanner) Stana Katic Tim Pigott-Smith Joaquín Cosío Osuna (en) ![]() ![]() Anatole Taubman (Elvis (en) ![]() Rachel McDowall (en) ![]() Mark Wakeling (en) ![]() Guillermo del Toro Alfonso Cuarón Lucrezia Lante della Rovere Michael G. Wilson Uygar Tamer (en) ![]() Kamil Krejčí (en) ![]() Paul Ritter | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Barbara Broccoli (en) ![]() Michael G. Wilson | |||
Konpainia ekoizlea | Sony Pictures (en) ![]() Metro-Goldwyn-Mayer United Artists Eon Productions (en) ![]() Columbia Pictures | |||
Edizioa | Matt Chesse (en) ![]() | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Dennis Gassner (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | David Arnold | |||
Argazki-zuzendaria | Roberto Schaefer | |||
Jantzi-diseinatzailea | Louise Frogley (en) ![]() Tom Ford (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Italia, Londres, La Paz, Siena, Talamone (en) ![]() | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Mendekua, eco-terrorism (en) ![]() | |||
007.com | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Argumentua
Maite zuen Vesper (Eva Green) emakumeak traizionatua, 007 agenteak (Daniel Craig) hurrengo bere misioa gauza pertsonaltzat hartu du. Bere ikerketan zehar, Bond eta M-ek (Judi Dench) White jauna (Jesper Christensen) galdekatu eta horrek Vesper txantaiatu zuen Quantum izeneko erakundea haiek uste baina konplexu eta arriskutsuagoa dela aipatu die. Britainiar inteligentziako zerbitzu forenseak Haitiko banketxe bateko kontu korronte bat MI6ko traidore baten arteko lotura argitara eman du.
Herrialde hartan, Bondek Camille (Olga Kurylenko) emakume eder eta borrokalaria ezagutu du, mendekua gauzatzeko bere berezko arrazoiak dituen emakumea. Hari esker, Bondek Dominic Greene (Mathieu Amalric) izeneko gizon baten ezagutza du: negoziogizon gupidagabea eta erakunde misteriotsuaren kidea da. Austria, Italia eta Hegoamerikara daraman misio batean, Bondek Greenen helburua Medrano jeneralaren (Joaquin Cosio) laguntzaz munduko baliabide natural garrantzitsuenetako bat kontrolatzea dela jakin ahal izan du; baina, horretarako, hegoamerikar herrialde bateko gobernua kenarazi behar du. Bond Vesperren traizioaren arduradunarengana hurbiltzen doan heinean, Greenen egitasmo izugarria deuseztu nahi baldin badu CIA eta terroristak baina arinago jardun behar du.
Aktoreak
- Daniel Craig: James Bond
- Olga Kurylenko: Camille Montes
- Mathieu Amalric: Dominic Greene
- Gemma Arterton: Strawberry Fields
- Anatole Taubman: Elvis
- Joaquin Cosio: Medrano jenerala
- Jesus Ochoa: Orso tenientea
- Giancarlo Giannini: René Mathis
- Judi Dench: M
- Jesper Christensen: M. White jauna
- Jeffrey Wright: Felix Leiter
- Rory Kinnear: Bill Tanner
- Neil Jackson: M. Slate
- Fernando Guillén Cuervo: boliviar poliziaburua
- David Harbour: Gregg Beam
- Tim Pigott-Smith: Atzerri Gaietarako britainiar ministroa
- Simon Kassianides: Yusuf
- Stana Katic: Corinne Veneau
- Rossana Uribe: boliviar presidentearen emaztea
- Oona Chaplin: hoteleko harreragilea
Filmalekuak
Filma hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak (Ingalaterra), Siena (Italia), Panama eta Austrian.