Qué!
Qué! Espainian argitaratutako doako egunkari bat zen, Vocento taldearena. 2005ean sortua, 2012an desagertu zen. Tokian tokiko 16 edizio zituen: Alacantekoa, Asturiaskoa, Bartzelonakoa, Bilbokoa, Coruñakoa, Gipuzkoakoa, Kantabriakoa, Cartagenakoa, Madrilgoa, Malagakoa, Mallorcakoa, Murtziakoa, Sevillakoa, Valentziakoa, Vigokoa eta Zaragozakoa.
Qué! | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2005 |
Izenburua | Qué! |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Kokapena | |
Jabea | Vocento |
que.es |
Krisialdi ekonomikoak eragindako publizitatearen jaitsierak eraginda, egunkariaren diru sarrera nagusienetako bat kolokan jarri zen. Egoera okertzean Vocento taldeak, Que! egunkaria El Nervión Bilboko doako egunkariarekin bat egitea erabaki zuen, horrela Qué! Nervión egunkaria sortuta.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Qué! egunkariaren webgunea
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.