Qom (hiria)

Qom[1] (persieraz: قم, Qom) Iran iparraldeko hiria da, Qom probintziaren hiriburua eta hiri nagusia. Rud-e-Quom ibaiaren bi bazterretan eta Dasht-e Kavir basamortuaren ondoan dago, Teherandik 179 kilometro hego-mendebaldera. 2011n Irango 7. hiririk handiena zen, 1.074.036 biztanlerekin. Xiismoaren hiri sakratua da, bertan baitago Ali ar-Rida imamaren arreba Fatima bint Musaren santutegia. Horrezaz gainera, errege eta santuen hilobi eta santutegi ugari dago, horietako asko balio handikoak.

Qom
قم
city of Iran (en) Itzuli
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Iran
ProbintziaQom
AlkateaMorteza Saghaeiannejad (en) Itzuli
Izen ofizialaقم
Jatorrizko izenaقم
Posta kodea37100
Geografia
Koordenatuak34°38′24″N 50°52′35″E
Map
Azalera123.073 km²
Altuera928
Demografia
Biztanleria1.201.158 (2016)
Dentsitatea9.759,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera805
Telefono aurrizkia0251
Ordu eremuaUTC+03:30
Hiri senidetuakBaalbek, Konya, Karbala, Najaf, Santiago de Compostela eta Karatxi
Hizkuntza ofizialapersiera
http://www.qom.ir/

Klima

Qomek basamortuko klima beroa dauka, BWh Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Qom (1986–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.4 26.5 35.5 36.5 41.5 44.2 47.0 45.5 41.6 36.6 28.6 22.5 47.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.2 13.6 19.1 26.0 31.8 37.9 40.3 39.4 34.9 27.7 18.9 12.2 26.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 7.1 12.0 18.3 23.6 29.1 31.8 30.3 25.2 19.0 11.5 6.1 18.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −1.9 0.6 5.0 10.5 15.4 20.2 23.4 21.2 15.6 10.3 4.1 −0.1 10.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −23.0 −11.2 −11.0 0.4 5.4 8.0 15.0 13.5 6.5 0.6 −7.0 −10.5 −23.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25.4 20.5 27.7 20.2 10.4 2.3 0.7 0.3 0.8 6.2 14.3 19.4 148.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.4 4.1 4.2 3.9 2.0 0.4 0.2 0.1 0.3 1.8 2.6 3.2 27.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.1 1.4 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.9 5.8
Eguzki orduak 185.0 194.0 221.5 233.3 296.6 351.5 354.5 347.3 309.9 263.4 204.9 172.7 3134.6
Hezetasuna (%) 66 58 48 42 33 24 23 24 26 38 52 66 41
Iturria: Iran Meteorological Organization (muturrekoak)[2][3],

(tenperaturak)[4][5] [6], (prezipitazioa)[7], (hezetasuna)[8], (prezipitazio eta elur egunak)[9][10], (eguzkia)[11]

Historia

X. mendean xiiten bilgunea izan zen; 816an Fatima bint Musa, Ali ar-Rida imamaren arreba, Qomen hil zen eta han ehortzi zuten. XVII. mendean Fatimaren hilobiaren gainean urrezko ganga zuen santutegi bat eraiki zuten, eta erromesak leku askotatik iristen ziren hirira.

1979an Islamaren milizia iraultzaileek irandar gudarostea menderatu zuten Qomen. Urte berean Khomeinik, iraultzaren buruzagiak, han kokatu zuen bere egoitza

Ekonomia

Gaur egun industria hiria da Qom, Teherandik hurbil dagoelako, batez ere. Petrolioa eta gas naturala banatzen dira handik beste herrietara, eta Teherandik datozen hodiak Qometik igarotzen dira Persiar golkora iritsi aurretik. 1956an aurkitu zuten petrolioa Qometik gertu, eta findegi handi bat eraiki zen. Oihalgintza, petrokimika, zementua eta adreilugintza dira petrolio eta gasaren industriarekin batera ekonomia jarduera nagusiak.

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.