Qian Weichang
Qian Weichang[1] edo Chien Wei-zang (txinera tradizionalez: 錢偉長; txinera sinplifikatuz: 钱伟长,; pinyinez: Qián Wěicháng; Wuxi konderria, Jiangsu, Txina, 1912ko urriaren 9a - Shanghai, Txina, 2010eko uztailaren 30a), zientzialari txinatarra izan zen, fisikan eta matematiketan aritu zena.
Biografia laburra
1935ean Tsinghua Unibertsitatean ikasketak burutu zituen. Urte askotan irakasle lanetan aritu zen, besteak beste, Tsinghua, Peking eta Yanjing Unibertsitateetan.
1970eko hamarkadan, Shanghaiko Unibertsitateko presidentea izan zen.
1980ko hamarkadan Encyclopædia Britannicaren txinerara itzultzen aritu zen Zhou Youguang eta Liu Zunqirekin batera.
Erreferentziak
- Qian Weichang izen txinatarra da; abizena Qian da.
Kanpo loturak
- (Txineraz) Qian Weichang-en biografia laburra.]
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.