Qattara sakonunea
Qattara sakonunea (arabieraz: منخفض القطارة, Munḫafaḍ al-Qaṭṭārah) Egipto ipar-mendebaldeko sakonune endorreikoa da, Mendebaldeko basamortuaren barnean dagoena. 19.605 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta punturik sakonena itsas-mailaren azpitik 133 metrora dago. Gatz-lautadak eta aintzira gaziak daude. Bigarren Mundu Gerrako El-Alameingo lehen eta bigarren guduetan, igaroezina izan zen tanke eta gainerako ibilgailu militarrentzat. Horretaz baliatu zen britainiar armada Erwin Rommelen erasoaldiari aurre egiteko.[1]
Qattara sakonunea منخفض القطارة | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −134 m |
Mota | Beheragune eta Sakonune endorreiko |
Zabalera | 135 km |
Azalera | 19.605 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°00′N 27°30′E |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Matruh Governorate |
Erreferentziak
- Qattara Depression. 2018 Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-9-8).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.