Qalqiliya

Qalqiliya[1] (arabieraz: قلقيلية, Qalqīlyaḧ; hebreeraz: קַלְקִילִיָה) Zisjordaniako mendebaldeko hiri bat da. 40.000 biztanletik gora ditu. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinar Aginte Nazionalak gobernatzen duen lurraldean dago.

Qalqiliya
قلقيلية
קַלְקִילִיָה
hiria
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Palestina
GobernazioaQalqiliya
AlkateaMarouf Zahran
Izen ofizialaقلقيلية
Jatorrizko izenaقلقيلية
קַלְקִילִיָה
Geografia
Koordenatuak32°11′25″N 34°58′07″E
Map
Azalera25,6 km²
Demografia
Biztanleria41.739 (2007)
Dentsitatea9.820,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakMülheim
http://www.qalqiliamun.ps/ www.qalqiliamun.ps

Demografia

Hirian bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Nazzal, Shreim, Daood, Zeid, Kafr Saba eta Al Qar’an dira[2].

Urtea Biztanleria
1922 2.803[3]
1931 3.867[4]
1938 4.503[5]
1945 5.850[6]
1961 11.401[7]
1967 8.922[8]
1997 31.772[9]
2007 41.739[10]
2017 51.683[11]

Ekonomia

2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:

  • kudeaketa (% 45)
  • nekazaritza (% 25)
  • merkataritza (%15)
  • industria (% 10)
  • Israelgo lan-merkatua (% 5)

Urte berean, langabezia-tasa %22 ingurukoa zen[2].

Kultura

Hezkuntza

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 95,3 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 75,1 emakumezkoak ziren. 2012an, 12.286 ikasle eta 660 irakasle zeuden hirian[2].

Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako 28 eskola daude hirian, hogeita bat publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako hiru. Eskola horietatik hamahiru mutilenak dira, zortzi neskenak eta gainerakoak mistoak. Gainera, badago hamahiru haurtzaindegi pribatu, Ad Da'wa Unibertsitate Islamikoa[2] eta Al Qudseko Unibertsitate Irekiaren campus bat[12].

Kulturguneak

Udalak liburutegi bat dauka[13].

Erlijioa

26 meskita daude hirian, besteak beste hauek[2]:

  • Ash Shifa' meskita
  • Huthayfa Ben al Yaman meskita
  • Abu Thur al Ghaffari meskita
  • Abd Allah ben Abbas meskita
  • Mus'ab Ben Omair meskita
  • Sultan Muhammad al Fatih meskita
  • Al Bukhari meskita
  • Omar Ben Abdul 'Aziz meskita
  • Ibn al Qayem meskita
  • Al Eman meskita
  • Al Hasan Ben Ali meskita
  • At Taqwa meskita
  • Al Hajja Husniya meskita
  • An Naser meskita
  • Ibn Taymiya meskita
  • Al Hajja Ferryal Hilal meskita
  • Dr. Thabet Hilal meskita
  • Al Khilafa meskita
  • Abu 'Ayyoub al Ansari meskita

Erreferentziak

  1. Berria: Estilo Liburua
  2. (Ingelesez) Qalqiliya City Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2013) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  3. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Tulkarem» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 27 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  4. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 56 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  5. (Ingelesez) Village Statistics. (argitaratze data: 1938), 33 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  6. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 16. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  7. (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  8. (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  9. (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  10. (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 111. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  11. (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 71 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  12. (Ingelesez) «Qalqilya Branch» Al-Quds Open University (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  13. (Arabieraz) «مكتبة البلدية» Qalqilia Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.