Q sukar

Q sukarra gaixotasun infekziosoa da, Coxiella burnetii bakterioak eragindakoa, mundu osoan zehar zabaldurik dagoena.[1] Zoonosia da, alegia, animaliengandik gizakiarengana pasatzen da. Behiak, ardiak, ahuntzak eta beste abere batzuk izan daitezke bakterio patogenoaren eramaileak. Infektatutako animalien aerosolak arnastea, edo haien esne, gernu, gorotz, baginako fluxu edo haziarekin kontaktua izatea da gizakia kutsatzeko biderik ohikoena. Animaliei abortuak eta ugalketa arazoak eragiten dizkie.[1] Gizakietan, berriz, sukarra, pneumonia atipikoa edota hepatitisa ekar dezake; tratatu gabeko kasu bakan batzuetan kroniko bilaka daiteke.[2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Q sukar
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, Zoonosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Coxiella burnetii
Sintoma(k)sukarra, buruko mina, goragalea, hotzikara, oka, beherakoa, tripako mina, bularreko mina, min muskuloeskeletiko sekundario kronikoa, Eztula, anorexia, Negela, hepatomegalia, esplenomegalia, Hipotentsioa
bradikardia
Patogenoaren transmisioavector-borne transmission (en) Itzuli, aire bidezko kutsadura, ukitzeen bidezko kutsapen
fecal–oral route (en) Itzuli
Azterketa medikoaHemograma, ekokardiografia, Immunofluoreszentzia, ELISA
Polimerasaren kate-erreakzioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdoxiziklina, ofloxazino, Azitromizina, pefloxacin (en) Itzuli eta Hidroxiklorokina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA78
GNS-9-MK083.0
DiseasesDB11093
MedlinePlus001337 eta 000611
eMedicine001337 eta 000611
MeSHD011778
Disease Ontology IDDOID:11100
Toraxeko erradiografiak: goian pertsona osasuntsu batena, eta behean Q sukarra duen pertsona batena

Historia

Edward Holbrook Derrickek 1935ean deskribatu zuen aurrenekoz Q sukarra, Brisbaneko (Queensland, Australia) hiltegietako langileengan. Q fever izena eman zitzaion (query fever, “galdera ikurren sukarra”).[3] Patogenoa 1937an isolatu zuten Macfarlane Burnet eta Mavis Freemanek Derrickek bidalitako laginetan. Hasieran Rickettsia espezie bat zela pentsatu zuten (Rickettsia burnetii). Patogenoaren gordailu naturala animalia basatiak zirela atera zuten ondorioz, etxe-abereak gordailu sekundarioa zirela, eta transmisioa lakasten edo beste artropodo batzuen bitartez gertatzen zela. 1938an, bakteria Coxiella burnetii berrizendatzea proposatu zuen Cornelius B. Philipek, Coxiella generoa sortuz.[4]

Epidemiologia

Coxiella burnetii mundu osoan banaturik dago, Zeelanda Berrian izan ezik. Behiak, ardiak, ahuntzak, txakurrak, katuak eta animalia basati ugari (arratoiak, saguak, gameluak, bufaloak...) dira haren gordailu naturalak. Bakteriak espora moduko forma erresistenteak sortzen ditu. Horrek ahalbidetzen du animaliengandik kanpo bizirik irautea, airean edo hautsean, adibidez.

Animalia eramaileek bakterio patogenoak kanporatzen dituzte gernu, gorozki, esne eta karenaren bidez. Hori dela eta, errazago kutsatzen dira abereekin harreman zuzena dutenak (abeltzainak, albaitariak), eta baita esnea gordinik kontsumitzen dutenak ere. Patogenoa arnas-traktutik sartzen da gehienetan (animalia kutsatuaren aerosolak arnasterakoan), baina kasu gutxi batzuetan infekzioa kaparren bitartez gertatu da. Pertsonen arteko transmisioa oso arraroa da.

Sintoma klinikoak

Q sukarra diagnostikatzea ez da erreza, aldaera asko daudelako. Pazienteen %60k ez du sintomarik nabaritzen. Gainerakoetan gripearen antzeko sintomak eragiten ditu: sukar handia, buruko mina, mialgiak, artralgiak eta eztula. Batzuetan erupzioa edo sindrome meningeoa agertzen dira. Sukarrarekin batera, pneumonia edo hepatitisa ere eragin dezake. Bakanagoak dira haurdunaldiko arazoak, miokarditisa edo gaixotasun neurologikoak.[3]

Immunitate-sistema infekzioa mendean hartzeko gauza ez denean, kroniko bilakatzen da. Horrelakoetan endokarditisa izan ohi da koadro klinikorik ohikoena. Oso larria da, gaixoen %25-60 hil egiten baitira tratamendurik jaso ezean. Gaixotasun baskularrak, osteomielitisa, hepatitis kronikoa edo birika-tumoreak izan daitezke Q sukar kronikoaren beste ondorio batzuk.[3]

Diagnostikoa

Hiru metodo erabiltzen dira: zelula-kultiboak, PCR eta serologia.[3] Ikerketa serologikoak (IFI, ELISA) Coxiella burnetii-ren aurkako antigorputzak bilatzen ditu gaixoaren odolean.

Tratamendua

Antibiotikoak erabiltzen dira: doxiziklina Q sukar akuturako, eta doxiklina eta hidroxiklorokina Q sukar kronikoa tratatzeko.[3]

Erreferentziak

  1. Astobiza Pérez, Ianire. Distribución de "coxiella burnetii" en los rumiantes domésticos y en la fauna silvestre de la Comunidad Autónoma Vasca. doktore tesia, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. Q Sukarra. ganaderia.elika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  3. Q Sukarra. elika.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  4. Maurin M. eta Raoult D.. Q Fever. Clin Microbiol Rev. 1999 urria; 12(4): 518–553, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.