Q (eleberria)

Q Luther Blissettek idatzitako eleberria da, jatorriz italieraz idatzita dagoena eta jada hainbat hizkuntzatara itzuli dena, tartean euskara. Nobela, XVI. mendeko Europan dago kokaturik eta mugimendu erreformista protestanteak ditu ardatz.

Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Q (argipena)».
Q
Datuak
IdazleaLuther Blissett (en) Itzuli (1999)
Argitaratze-data1999
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaQ
Herrialdea Italia
Orrialdeak604
ISBN84-613-5252-4
Euskaraz
IzenburuaQ
ItzultzaileaNoor Daki
Argitaratze-data2009
BildumaEkoizpen galduak
Orrialdeak604
ISBN9788461352524

"Luther Blissett" lau autore italiarrek erabilitako izengoitia da: Roberto Bui, Giovanni Cattabriga, Federico Guglielmi eta Luca di Meo, zeinak "Luther Blissett proiektuko" kideak ziren. Orain, Wu Ming izena erabiltzen dute idazteko.

Argumentua

Liburuak anabaptista erradikal baten ibilbidea jarraitzen du Europan zehar, XVI.mendeko lehen erdian, erreforma protestanteen ondorio diren zenbait mugimendu eta matxinadarekin bat egiten duelarik. 30 urtetan zehar kontatzen du istorioa protagonistak, 'Q' izeneko espioia atzetik duen bitartean, azken honek, eliza katolikoko kardenala den Giovanni Pietro Carafarentzat egiten du lan. Izenez zenbaitetan aldatzen duen pertsonaia nagusiak, Thomas Müntzerren ondoan borrokatzen da Nekazarien gudan, ondoren Münsterreko matxinadan eta zenbait urte geroago, Venezian.

Pertsonaia eta gertaerak

Nekazarien Guda

Münsterreko matxinada

  • Leidengo jan – Münsterreko matxinadako anabaptista buru eta erregea.
  • Jan Matthys – lider anabaptista eta profeta
  • Melchior Hoffman – profeta anabaptista
  • Bernhard Rothmann – teologo anabaptista
  • Franz von Waldeck – Münsterreko gotzain-printzea eta setioko indarren buruzagia.
  • Bernhard Knipperdolling
  • Bernhard Krechting – Münsterreko udaleko burua eta buru anabaptista

Anberes

  • Jan van Batenburg – anabaptista iraultzailea;
  • Anton Fugger – bankaria
  • Eloi Pruystinck – lider erreformatzailea

Venezia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.