QGIS
QGIS kode irekiko ordenagailu software libre bat da. Geoespazial datuen bistaratzea, edizioa, inprimatzea eta analisia egin dezaken geografia-informazioko sistema (GIS) bat da. [1]
QGIS | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2002 |
Banatze bidea | banaketa digital |
Azken bertsioa | 3.34.3 |
Behar ditu | GDAL (en) , PROJ (en) eta GEOS (en) |
Ezaugarriak | |
Euskarria | x86 (en) , x86-64 (en) eta ARM arkitektura |
Programazio-lengoaia | C++ eta Python |
Sistema eragilea | shapefile (en) , SVG, qgs (en) , Keyhole Markup Language (en) , PNG, GeoTIFF (en) , QGIS layer style (en) , MapInfo Interchange Format (en) , delimiter-separated value format (en) , GeoPackage (en) , QGIS Layer (en) eta QGIS Composer Template (en) |
Irakur dezake | Linux, macOS, Microsoft Windows, BSD, Android eta iOS |
Idatz dezake | shapefile (en) , qgs (en) , SVG, Keyhole Markup Language (en) , PNG, GeoTIFF (en) , QGIS layer style (en) , GeoJSON (en) , GeoPackage (en) , QGIS Zipped project (en) , QGIS Layer (en) eta QGIS Composer Template (en) |
GUI tresnak | Qt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later with library exception (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | QGIS Development Team (en) |
qgis.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/qgis/QGIS |
Funtzionamendua
QGIS geografia-informazioko sistema (GIS) programak erabiltzaileari aukera ematen dio informazio espaziala aztertu eta editatzeko, baita ere mapa grafikoak osatu eta esportatzeko.[2] QGISek raster, bektore eta beste datu motak onartzen ditu. Bektorial datuak puntu, lerro edo poligono gisa gordetzen dira. Raster irudi-formatu asko onartzen dira, eta softwareak irudiak geoerreferentziatu ditzake ere.
QGISen funtzioak nabarmenki zabal ditzake erabiltzaileak pluginak erabiliz. Biltego ofizialak 1957 pluginak eskaintzen ditu[3]. Hauek, edozein erabiltzaile Python hizkuntzan programatutako software txiki bat da, QGISen oinarritzen dena eta honi gaitasun bereziak ematen diona eremu berezi batean[4].
Garapena
2023 urtean, QGIS sistema eragile nagusientzat eskuragarri dago. Hauek dira: Mac OS X, Linux, Unix, eta Microsoft Windows.[5]
QGISen mugikor bertsioa, QField, Android et iOSentzat eskuragarri dago.
QGIS borondatezko garatzaileek mantentzen dute, eta erregularki eguneratzeak eta akatsen zuzenketak askatzen dituzte. Hilabetero akats zuzenketa (bug fix) bertsio bat eta lau hilabetez behin, bertsio berri bat argitatatzen dute[6].
Erabiltzaile batzuetarako maiztasun hau haudiegi izan dezakenez, QGIS komunitateak LTRa (ingelesez: "Long-Term Release", euskaraz: epe-luzeko bertsioa) proposatzen du. Programa honen garapenean bi "adar" paralelo daude, adar arrunta (garapen bizkorra, azken funtionamendu berritasunak) eta epe-luzeko adarra (ez ditu punta-puntako funtzioak, baina oso egonkorra da).
Hiru akats zuzenketa izan dituenean, bertsio bat adar arruntatik epe-luzeko adarrera mugituko da. Adar arruntak erritmo bera segituko du (lau hilabetez behin, bertsio berri bat) eta epe-luzeko adarrak LTR bertsioa urtez gordeko du. Bertsio bat LTR bihurtzen denean, ezin du funtzio berriak eskuratu. Bere honetan geldituko da eta hilabetero bakarrik akats zuzenketa eguneraketak egingo dira.[7]
LTR bertsioa aldatzen da urtero (Otsailaren inguru). Momentu hartan, QGISen azken bertsioa LTR bihurtuko da eta zikloa berrabiarazten da.
Beraz, adar arruntaren bertsio guztiak ez dira LTR bihurtzen; bakarrik hirutatik bat.
Lizentzia
GNU GPLv2 lizentzia duenez gero, QGIS libreki alda daiteke zeregin desberdinak edo espezializatuagoak egiteko.
Adopzioa
Erakunde publiko eta pribatu askok eribiltzen dute QGIS, besteak beste:
- Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionala[8]
- Geoespazial Informazio Agentzia Nazionala
- Austriako Vorarlberg estatua
- The Economist[9]
- Glarus eta Solothurn[10] kantoi suitzarrak
- Zeelanda Berriko Lurralde Informazio Saila[11]
Erreferentziak
- (Ingelesez) QGIS webgune ofiziala
- QGIS Official Website. QGIS."QGIS Official Website".
- «— QGIS Python Plugins Repository» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- «QGIS Plugins» plugins.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- «Download QGIS» QGIS.org.
- «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- «Road Map» www.qgis.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
- QGIS related repositories on GitHub - NSA. GitHub.
- «The Economist» view.e.economist.com.
- QuantumGIS (QGIS) – freie GIS-Software. Land Vorarlberg.
- QGIS related repositories on GitHub - LINZ. GitHub.