Pyxis (konstelazioa)

Pyxis edo Iparrorratza[1][oh 1]latinez: Pyxishego hemisferioko konstelazio txiki bat da, Nicolas Louis de Lacaillek Pyxis Nautica izenarekin sartu zuena.

Pyxis 
Datuak
LaburduraPyx
GenitiboaPyxidis
Sinbologiaiparorratza
Eremua221 gradu karratu (65. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
0
Izarrik distiratsuenaα Pyxidis (itxurazko magnitudea 3.68)
Konstelazio mugakideakHydra, Puppis (konstelazioa), Vela eta Antlia
Behaketa
Igoera zuzena9 h
Deklinazioa-30°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa
+50° eta -90° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pyxis».

Suposatzen denez, Argo itsasontziaren iparorratza irudikatzen du, baina zaila da Argok iparorratzik zeramala pentsatzea, garai hartako greziarrek iparorratza oraindik ez baitzuten ezagutzen. Nabarmendu behar da Pyxis ez dela ofizialki Argo Navisen zati bat, bere izarrek Bayer izendapen independente bat baitute (Carina, Puppis eta Velaren kasuan ez bezala, zeintzuk oraindik Argoren Bayer izendapenetako batzuk mantentzen dituzten).

Mitologia

XVII. mendean sortutako konstelazio moderno bat denez, ez du berarekin lotutako mitologiarik.

Izarrak

Izar nagusiak

Bayer izendapendun izarrak

  • β Pyx 3.97; δ Pyx 4.87; ε Pyx 5.59; ζ Pyx 4.86; θ Pyx 4.71; η Pyx 5.24; κ Pyx 4.62; λ Pyx 4.71

Beste izar batzuk

  • Gliese 317, exoplaneta bat duen nano gorria
  • HD 73256 (edo CS Pyxidis), BY Draconis izar aldakorra Jupiter bero motako planeta batekin.
  • HD 73267, exoplaneta bat duen nano horia
  • HD 77361, "litioan super-aberatsa" den erraldoi laranja
  • HR 3384 (edo Gliese 309), 40 argi-urte baino gutxixeagoko distantziara dugun nano laranja
  • Gliese 318, 28 argi-urte ingurura dugun nano zuri bitarra

Zeru sakoneko objektuak

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.