Pyrenaica
Pyrenaica Euskal Herrian Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen duen aldizkaria da.
Pyrenaica | |
---|---|
Mota | Mendizaletasuna eta eskalada |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Argitaratze lekua | Julian Gaiarre 50 atzealdea, 48004 Bilbo, Telefonoa: 944598102, contacto@pyrenaica.com |
Argitaletxea | Euskal Mendizale Federazioa |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria eta 250 udalerri (16 herrialde) |
Maiztasuna | Hiruhilabetekaria |
Salneurria | 4,35 € |
Historia | |
Sortzailea | Euskal Mendizale Federazioa |
Zuzendaria | Iván Ruiz Rotaeche |
http://www.pyrenaica.com/ |
Mendizaletasunaren mundua eta bere inguruko gai ezberdinei buruzko hiru hilabetero argitaratzen den aldizkaria da, betiere etekin edo onura ateratzeko asmorik gabe. Aldizkari hau 1926an sortu zen.
Aldizkaria Euskal Mendizaletasunaren bilakaera eta garapena jarraitzeko erreferente ezinhobea bilakatu da, bertan"Euskal mendizaletasunaren testigantzazko historia" ("Historia testimonial del montañismo vasco") izenburupeko idazlan interesgarri bat kaleratu zelarik, Antxon Iturrizak idatziriko hiru liburuz osatutako bilduma.
Pyrenaica aldizkariak bere egoitza Bilbon du, 2022. urtearen hasieratik bere zuzendaria Iván Ruiz Rotaeche delarik.
Kanpo estekak
- Pyrenaicaren webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.