Putzuzulo gaztetxea
Putzuzulo gaztetxea Zarauzko Bizkaia kalean Lizundia oihal fabrika zaharrean kokatutako gaztetxea izan zen. 2005eko urriaren 30ean sortu zen, herriko 200 bat gaztek eraikin hori okupatu zutenean. 2022ko abuztuan eraitsi zuten eraikina[1].
Putzuzulo gaztetxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°16′55″N 2°10′12″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2005 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Nahiz eta hasieran gazteak eraikinetik kanporatzeko arriskuan izan zen, oihal fabrikaren jabearekin eta Zarauzko udalarekin negoziatu ostean, urtero berritzen duten akordio batera iritsi ziren, gaztetxeak han jarrai dezan.
Putzuzulo gaztetxea Xakela Gaztetxe Asanbladak kudeatzen zuen. Hainbat ekitaldi antolatzen ziren Zarauzko gaztetxean, bai Xakelak berak eta baita herriko beste hainbat eragilek ere. 2006. urtetik aurrera Arraio irrati libreak Gaztetxetik emititzen zuen.
Ekintza ugari antolatzen zituen, beste batzuen artean Zarauzko Kopla Txapelketa adibidez.
2022an eraitsi egin zuten inguru hartan etxeak eraikiko zirelako. 2023an Hiruputzu gaztetxeak ordezkatu zuen.
Kanpo Loturak
Kanpo estekak
- «Zarauzko Putzuzulo gaztetxea eraisten hasi dira» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).