Puszta
Puszta (/'pustɒ/ ahoskatua) estepa-lautadako hedadura zabalak adierazteko erabiltzen den hungarierazko hitza da, Panoniako ordokiko lur lauetan ohikoak direnak. Eurasiar esteparen exklabe bat da eta haren klima amerikar larredietakoaren antzekoa da.
Puszta | |
---|---|
Mota | vegetational formation (en) eta ordoki |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°35′N 21°09′E |
Pusztaren lurraldea antzua da, heziezina, basamortu belartsu modukoa eta, jatorrian, Hungariako Ordoki Handiko eskualde lauak izendatzen erabiltzen zuten, behi eta zaldizko artzainen bizilekua zena.
Hitza Пустыня eslaviar adjektibotik dator, "hutsa, desolatua" esan nahi duena, eta zelai zabalez inguratutako etxaldeak ere aipatzen ditu; adiera horretan, toki batzuen izenaren zati izatera iritsi da (Hortobágyko puszta, adibidez).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.