Push-pull tren
Push-pull edo push and pull (ingelesetik, «bultzatu eta tiratu») lokomotorrak tiratutako trenak operatzeko modu bat da, edozein muturretik gidatzea baimentzen duena. Push-pull edo tren alderantzikagarri batek trenaren mutur batean lokomotorra du, eta kontrako muturrean dagoen aginte kabinadun kotxe edo kotxe-gidari bati konektatuta dago mando anitz bitartez. Beste kasu batzuetan, trenak lokomotorra bana izan dezake mutur bakoitzean.

Tren alderantzikagarri batean bi muturretan dauden lokomotorrak aldi berean erabiltzen dira eta gidari berak kontrolatzen ditu.

Lokomotorra bakarra erabilita, kontrako muturrean aginte kabinadun kotxe edo kotxe-gidari bat dago, tren-makinak trena bultzatzen duenean trena kontrolatzeko.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.