Gorrindol
Gorrindola edo purpura gorriaren eta morearen arteko kolorea da, nahiz eta batzuetan ohiko hizkeran morearekin nahasten den.
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #C71585 | |
RGB | (r, g, b) | (199, 21, 133) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (, , , ) |
HSV | (h, s, v) | (322º°, 89%, 78%) |
Gorrindola kulturan
Antzinaroan, purpura tindagai gorri bizia zen, lapagorri itsas barraskiloaren guruin batetik aterea. Tindagai honen latinezko izena purpura zen, grezierazko πορφύρα, pórfura hitzetik eratorria. Honekin oihalak tindatzen ziren, batez ere gorri biziko kapa eta gainjantziak egiteko. Oihal hauek erregetzaren eta aitoren semeen ezaugarritzat hartzen ziren, aberastasuna eta boterea adierazten baitzuten. Hala ere, lehen purpura hitza kolore gorri bizia izendatzeko erabiltzen zena, gaur egun kolore gorri-more bat izendatzeko erabiltzen da.
Gorrindola da Leongo Erresumako armarriko lehoiaren kolorea.
Orotariko Euskal Hiztegian jasota dagoenez, purpura hitzaren lehen agerpena euskarazko testu batean 1571n izan zen, Leizarragaren eskutik;[1] eta gorrindol hitzarena, 1661ean, Oihenarten eskutik.[2]
Erreferentziak
- «purpura» Orotariko Euskal Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
- «gorrindol» Orotariko Euskal Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Gorriak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Gorriluna | Falun gorria | Borgoina | Gorrimina | Kardinala | Terrakota |
Herdoila | Korala | Gorria | Eskarlata | Gorribizia | Gorrindola |
Magenta tinta | Fuksia | Arrosa bizia | Magenta | Arrosa iluna | Arrosa |