Purana

Purana literatura sanskritoko bilduma entziklopedikoetako bakoitza, Antzinateko eta Erdi Aroko jakituria hinduari buruzko laburpena agertzen duena. Jatorriz oso antzinakoak dira, baina IV-XV. mendeen artean idatziak dira. Besteak beste, kosmogoniak, jainkoen eta santuen genealogia, epopeia handiak eta errege-dinastien historia agertzen dira Puranetan. 18 Purana nagusi eta beste testu osagarri batzuk hartzen dira aintzat; ezagunena Bhagavata-purana da, Krishnaren gaztaroa kontatzen duena eta Indiako erlijioan eragin handia izan duena.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.