Pura Vázquez

Carmen Pura Vázquez Iglesias, literaturan Pura Vázquez gisa ezaguna, (Ourense, 1918ko martxoaren 31-ibidem, 2006ko uztailaren 25a) galizierazko eta espainierazko poeta izan zen. Gerraosteko poesiaren ordezkari, irteera liriko eta existentzialistaren aldeko apustua egin zuen, ildo borrokalariagoa baztertuz. Galizierazko eta gaztelaniazko poeta den Dora Vázquez idazlearen ahizpa zen, eta emigrazioari lotutako idazle galiziarren artean dago. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Galiziako egunkari eta aldizkarietan galizieraz argitaratzen hasi zen lehen emakumea izan zen. Haur eta gazte literaturaren arloan ere aitzindarietako bat izan zen. 1995ean Galiziako Xuntak Castelao Domina eman zion.

Pura Vázquez
Bizitza
JaiotzaOurense, 1918ko martxoaren 31
Herrialdea Espainia
Heriotza2006ko uztailaren 25a (88 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Francisco, Ourense (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega
Pura eta Dora Vázquez idazleei eskainitako monumentua Insua dos Poetas parkean, Esgueva, Madarnás, O Carballiñon.

Biografia

Orenseko Polvorin auzoan jaioa, Coruña hirian hazi zen ia jaio zenetik zazpi urte bete zituen arte, bere familiarekin Ourensera itzuli zenean; bere aita, postetxeko funtzionarioa zen eta hiri horretara lekualdatu ondoren. Han egin zituen lehen mailako ikasketak, batxilergoa eta irakasle-ikasketak.

Purak 18 urte zituen Gerra Zibila hasi zenean. Aita sozialista zen, eta A Guarda eraman zuten. Han atxilotu zuten azkenean, eta hiru urte eman zituen espetxean. Urte horiek gogorrak izan ziren bai Purarentzat bai familia osoarentzat, ia bere arreba Doraren maistra soldatarekin bizi baitziren, eta gainera amarekin eta amonarekin bizi ziren. Hori dela eta, Purak irakaskuntzan modu profesionalean jardutea erabaki zuen.

Maistra izateko oposizioa egin zuen, eta lehen destinoak Orenseko probintziako hainbat herri izan zituen, eta gero Segovia, Toledo, Sevilla eta Madrilgo probintzietan. 1949an Real Academia Galegako kidea izendatu zuten. 1955ean, Venezuelara joan zen lehen aldiz, eta Venezuelako agintariek Caracasen haur-hezkuntzako zentro pilotu bat antolatzeko eta zuzentzeko agindu zioten.[1] Urtebete geroago, Unibertsitate Zentralak Kazetaritza Eskolako idazkari izateko deitu zioten, garai hartan Letren Fakultatean funtzionatzen baitzuen. Han ere harremanak izan zituen galiziar emigrazioaren literatura-esparruarekin. 1968an itzuli zen Espainiako irakaskuntzara. Madrilen, alargundu zenean, 1985ean hartu zuen erretiroa eta Ourensera itzuli zen behin betiko.[2]

Obra

Galizieraz

  • A saudade e outros poemas, 1963
  • O desacougo, 1971
  • Monicreques, lan kolektiboa, 1974
  • Oriolos neneiros, lan kolektiboa, 1975
  • Dúas novelas galegas, 1978, tartean Segundo Pereira eleberria jaso zuen.
  • Ronseles, lan kolektiboa, 1980
  • Viaxe ó país dos contos e da poesía, 1985
  • Antoloxía, 1991
  • Verbas na edra do vento, 1992
  • Man que escribiu no mar, 1993
  • A carón de min (Nova Antoloxía Poética), 1994
  • IV Festival da Poesía no Condado, lan kolektiboa, 1994
  • Desmemoriado río, 1994
  • Se digo Ourense, 1994
  • Orballa en tempo lento, 1995
  • Poesía de Pura Vázquez, 1995
  • Os Aldán foron a América, 1996
  • Daquelas que cantan. Rosalía na palabra de once escritoras galegas, lan kolektiboa, 1997
  • Terra matria dos soños, 1999
  • Teatro completo para nenos, lan kolektiboa, 2000
  • Manuel María, omenezko lan kolektiboa, 2001
  • Náufragos da elexía, 2001
  • O mundo máxico das ideas, 2001
  • A música dos tempos, 2002
  • O frade era galego e outros relatos, 2002
  • Sempre irmá. Poesía en tón menor, 2002
  • Un niño para xílgaros cantores, 2002

Poesía

  • Márgenes veladas: poesía, 1944, Ourense.
  • Peregrino de amor, Ourense.
  • En torno a la voz, Ourense.
  • Desde la niebla, 1951, Casa de Antonio Machado, Segovia.
  • Tiempo mío, 1952, Palma, Madril.
  • Mañana del amor: poesía, 1956, Surco.
  • Destinos, Lírica Hispana, Caracas.
  • 13 poemas a mi sombra, Arte, Caracas.
  • Presencia de Venezuela, Lírica Hispana, Caracas.
  • Contacto humano del recuerdo: poemas, 1985, Rondas.
  • Herida soledad hacia lo alto, 1988, Torremozas.
  • Antología poética en castellano, 1990, egilearen edizioa.
  • Zodíaco, opúsculo, 1992.
  • Los silencios de Alargán, 1994.

Haur literatura

  • Columpio de luna a sol, Boris Bureba, Madrid.

Dora Vázquezekin egindakoa

  • Los poetas, 1971, egilearen edizioa.

Sariak eta omenaldiak

  • 1949: Real Academia Gallegaren kidea izendatu zuten.
  • 1992: Emakume talde batek, Emakume Langilearen Eguna zela eta, omeanldia egin zion.
  • 1993: Galiziako Xuntak eaten zuen Creación Cultural Femenina saria lortu zuen.
  • 1995: Castelao Domina[3]
  • 1996: Trasalba saria.
  • 2002: Galiziako Letren eta Arteen Saria.
  • 2005: Asociación de Escritores en Lingua Galega elkartearen omenaldia.
  • 2002: Ourenseko Diputazio Probintzialak Haur eta Gazte Narratibaren sariari haren izena eta Dora Vázquezen izena eman zion.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.