Puntu eta koma
Puntu eta koma ( ; ) bertikalean lerrokatuta dauden puntu bat eta koma batek adierazitako puntuazio zeinua da. Puntuak baino geldiune txikiagoa adierazten du, baina komak baino handiagoa.
- Artikulu hau puntuazio zeinuari buruzkoa da; telesailari buruzko artikulua ikusteko, ikus «Puntu Koma».
Honako kasuetan erabiltzen da, besteak beste:
- Komek bereizitako osagaiak multzokatu eta anbiguotasunak saihesteko. Adibidez: helduak, gurasoak zein irakasleak; ikasleak, bai haurrak bai nerabeak, eta bestelako bisitariak hurbildu ziren festara.
- Kausa eta ondorioa lotzeko, puntu eta koma zein bi puntuak erabil daitezke. Har ezazu aterkia; bustiko zara.
- Puntua erabili nahi ez eta koma ahulegia denean. Ez naiz segur; izan ere, wikipediak kontrakoa dio.
Informatikan, programazio lengoaia askotan, agindu bakoitzaren amaiera adierazteko erabiltzen da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.