Puntu (geometria)
Puntu bat geometrian oinarrizko kontzeptua da, zuzen eta planoarekin batera. Kontzeptu primitibo bat denez ezin da beste modu batez definitu.
- Artikulu hau kontzeptu geometrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Puntu (argipen)».
Errepresentaziorako ixa (x) txiki bat edo zuzen txiki bat erabiltzen da segmentu bat mozten duenean.
Puntuak ez du dimentsiorik: ez luzera, ez zabalera, ez lodiera[1].
Geometria kartesiarrean bi edo hiru parametro ditu lanean gabiltzan dimentsioen arabera. Honela p(x,y,z) moduan adierazten da.
Bi puntutik igarotzen den lerro zuzena trazatu daiteke[2].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Ohmer, Merlin M. (1969). Elementary Geometry for Teachers. Addison-Wesley, 34-37 or..
- Ruiz de Gauna Gorostiza, Josu; García Iturrioz, Jesús; Sarasua Fernández, Joxemari. (2013). «Matematikaren historia: geometria euklidearra» Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 27 or. ISBN 978-84-8438-464-9..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.