Punjab (India)
Punjab[1] (punjaberaz: ਪੰਜਾਬ; hindiz: पंजाब) Indiako ipar-mendebaldeko estatua da.
- Artikulu hau Indiako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Punjab».
Punjab (India) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | India | ||||||||||
ISO 3166-2 | IN-PB | ||||||||||
Hiriburua | Chandigarh | ||||||||||
Chief Minister of Punjab (en) | Bhagwant Maan | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 30°46′N 75°28′E | ||||||||||
Azalera | 50.362 km² | ||||||||||
Mugakideak | Punjab, Rajastan, Haryana, Himachal Pradesh, Jamnu eta Kaxmir eta Chandigarh (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 27.743.338 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 550,88 bizt/km² | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | Punjabera | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+05:30 | ||||||||||
punjab.gov.in |
Geografia
Mugakideak mendebaldean Pakistango Punjab, iparraldean Jammu eta Kaxmir, ipar-ekialdean Himachal Pradesh, hegoaldean eta hego-ekialdean Haryana eta hego-mendebaldean Rajasthan ditu. Hiriburua Chandigarh, Haryana gertuko estatuaren hiriburua ere denez Indiako Batasun Lurraldea dena. Estatuko beste hiri nagusiak Mohali, Ludhiana, Amritsar, Patiala eta Jalandhar dira.
Punjab eskualdea
Indiako Punjab historikoki Punjabeko eskualdea izan da, Afganistango lurralde batzuk, Pakistango Punjab eta Ipar-Mendebaldeko Muga Probintzia eta Indiako Haryana, Himachal Pradesh, Jammu eta Kaxmirreko zenbait lurralde, Delhi eta Chandigarhekin batera[2]. Ekialdeko Punjab edo Indiakoa 1966an banatu eta Haryana eta Himachal Pradesh sortu zituen.
"Punjab" hitza persierazko panj (پنج) bost eta āb (آب) ura hitzen lotura da, "Bost ibaietako lurra" esan nahi duena. Punjabeko bost ibai hauek Beas, Jhelum, Chenab, Ravi eta Sutlej dira.
Banaketa administratiboa
Punjabek 20 barrutitan banatuta dago. Hona hemen:
- Amritsar
- Barnala
- Bathinda
- Firozpur
- Fatehgarh Sahib
- Faridkot
- Gurdaspur
- Hoshiarpur
- Jalandhar
- Kapurthala
- Ludhiana
- Mansa
- Moga
- Mohali
- Muktsar
- Patiala
- Rupnagar
- Sangrur
- Shahid Bhagat Singh Nagar
- Tarn Taran
Erlijioa
Erlijioa | %[3] |
---|---|
Guztira | %100a |
Sikh | %59,90a |
Hindu | %36,90a |
Musulman | %1,184a |
Kristau | %1,11a |
Budista | %0,12a |
Jainista | %0,10a |
Besteak | %0,08a |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-20).
- Chandigarh's per capita income highest in India
- Mahendra Rana: "India votes Lok Sabha & Vidhan Sabha elections (2001-2005)" (2006) Sarup & Sons ISBN 81-7625-647-1 online