Pulp Fiction
Pulp Fiction 1994an Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Izenburua garai batean AEBtan oso irakurriak ziren Pulp aldizkariei zor die. John Travolta, Samuel L. Jackson, Uma Thurman, Bruce Willis, Harvey Keitel, Tim Roth, Amanda Plummer, Maria de Medeiros, Ving Rhames, Eric Stoltz, Rosanna Arquette eta Christopher Walken aktoreek antzeztu zuten.
Pulp Fiction | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Pulp Fiction |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gangster filma, independent film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 154 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles eta Tennessee |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Quentin Tarantino |
Gidoigilea(k) | Quentin Tarantino Roger Avary (en) |
Antzezlea(k) | |
Bruce Willis (Butch Coolidge (en) ) John Travolta (Vincent Vega (en) ) Uma Thurman (Mia Wallace (en) ) Samuel L. Jackson (Jules Winnfield (en) ) Tim Roth (kuia) Rosanna Arquette Christopher Walken Harvey Keitel (Winston Wolfe (en) ) Maria de Medeiros Amanda Plummer Ving Rhames (Marsellus Wallace (en) ) Eric Stoltz Quentin Tarantino Peter Greene Duane Whitaker Angela Jones (en) Steve Buscemi Paul Calderón Frank Whaley Stephen Hibbert Julia Sweeney Alexis Arquette Bronagh Gallagher Burr Steers Phil LaMarr Dick Miller Joseph Pilato Emil Sitka Karen Maruyama Michael Gilden Kathy Griffin Lawrence Bender Susan Griffiths Brenda Hillhouse Linda Kaye (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender |
Konpainia ekoizlea | A Band Apart (en) Jersey Films (en) Miramax |
Ekoizle eragilea | Michael Shamberg Stacey Sher Danny DeVito |
Edizioa | Sally Menke (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | David Wasco (en) |
Argazki-zuzendaria | Andrzej Sekuła (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Betsy Heimann (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
ikusi
| |
Erabiltzen du | nonlinear narrative (en) |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Jasotako sariak | National Society of Film Critics Award for Best Director (en) Independent Spirit Award for Best Male Lead (en) Independent Spirit Award for Best Director (en) Independent Spirit Award for Best Screenplay (en) Golden Globe Award for Best Screenplay (en) David di Donatello for Best Foreign Actor (en) MTV Movie Award for Best Dance Sequence (en) BAFTA Award for Best Original Screenplay (en) BAFTA Award for Best Actor in a Supporting Role (en) MTV Movie Award for Best Movie (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) National Society of Film Critics Award for Best Screenplay (en) New York Film Critics Circle Award for Best Director (en) Urrezko Palma National Board of Review Award for Best Film (en) National Society of Film Critics Award for Best Film (en) National Board of Review Award for Best Director (en) London Film Critics Circle Award for Actor of the Year (en) Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) Los Angeles Film Critics Association Award for Best Film (en) Los Angeles Film Critics Association Award for Best Director (en) Los Angeles Film Critics Association Award for Best Actor (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak |
Nominazioak | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama National Society of Film Critics Award for Best Screenplay (en) Japan Academy Prize for Outstanding Foreign Language Film (en) Australian Film Institute Award for Best Foreign Film (en) MTV Movie Award for Best Male Performance (en) BAFTA Award for Best Actor in a Leading Role (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Male Actor in a Supporting Role (en) MTV Movie Award for Best Dance Sequence (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Supporting Role (en) BAFTA Award for Best Film (en) Independent Spirit Award for Best Supporting Male (en) BAFTA Award for Best Actor in a Supporting Role (en) MTV Movie Award for Best On-Screen Duo (en) BAFTA Award for Best Direction (en) BAFTA Award for Best Editing (en) César Award for Best Foreign Film (en) MTV Movie Award for Best Movie (en) BAFTA Award for Best Sound (en) BAFTA Award for Best Actress in a Leading Role (en) Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Male Actor in a Leading Role (en) Independent Spirit Award for Best Screenplay (en) Independent Spirit Award for Best Male Lead (en) Independent Spirit Award for Best Director (en) David di Donatello for Best Foreign Actress (en) National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actress (en) National Society of Film Critics Award for Best Actor (en) Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Feature Film (en) National Society of Film Critics Award for Best Director (en) National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor (en) National Society of Film Critics Award for Best Film (en) Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Motion Picture (en) BAFTA Award for Best Original Screenplay (en) MTV Movie Award for Best Female Performance (en) Golden Globe Award for Best Screenplay (en) David di Donatello for Best Foreign Actor (en) Golden Globe Award for Best Supporting Actress – Motion Picture (en) Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Drama (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Quentin Tarantino Film onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Lawrence Bender Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak John Travolta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Quentin Tarantino, Roger Avary (en) Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Uma Thurman Muntatze onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Sally Menke (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Samuel L. Jackson |
miramax.com… | |
Ikusleek zein kritikariek harrera beroa eman zioten, nahiz eta film onenaren Oscar Saria ez irabazi. Askoren ustez, azken urteetako zinemagintzako mugarria da, zinema independentea ikusle arruntengana zabaldu baitzuen. Gainera, haren istorio etenek, mota guztietako elkarrizketek, ironiak, ikus-estiloak, plano bitxiek eta pop kulturaz eginiko erreferentziek oso eragin handia izan dute hurrengo film frankotan.
Argumentua
Istorioa zazpi zatitan banatzen da: sarrera, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea"-ren atarikoa, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea", "Urrezko erlojua"-ren atarikoa, "Urrezko erlojua", "Bonnie-rekiko arazoa" eta epilogoa.
Sarrera: Yolanda eta Ringo lapur bikotea kafetegi batean gosaltzen agertzen da; bertan lapurtzea erabakita, pistolabana atera dituzte.
"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea"-ren atarikoa: Vincent Vega eta Jules Winnfield sikarioak auto batean trajez jantzita ageri: lehena Amsterdam-en ibili denez, Europaren eta Estatu Batuen arteko aldeez berriketan dabiltza eta etxe baten parera iritsitakoan, pistola bana hartuta Marcellus Wallaceren maletatxoa lapurtu duten gazteen apartamentura sartu dira; bertan hiru gazte daude eta Winfieldek, oso lasai, maletatxoa non dagoen galdetu die. Erantzundakoan, Vegak hartu du baina berehala gazte batek barkatzeko eskatzen hasi, Winnfield haserretu da eta bi gazte hiltzen ditu.
"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea": Taberna batean, Wallacek Butch Coolidge izeneko boxeolari bati dirua ematen dio, bere borroka galtzearen truke; handik gutxira, Vega eta Winnfield sartu dira, elastikoak eta galtza motzak jantzita, eta maletatxoa Wallace nagusiari itzuli diote: hura kanpora joatekoa denez, bere emazte Mia-rekin gau hartan norabait eramateko agindu dio Vegari. Hori beldur da, Wallacek emaztea gehiegi babesten duela entzun duelako. Vegak hiru gramo heroina erosi dizkio lagun bati: pixka bat kontsumitu du eta gainerako guztia berokiko poltsiko batean gorde du; gero, Miaren bila joan da eta jatetxe batera eraman du, afaritara. Berriketan jardun eta dantza txapelketa bat irabazi dute. Etxera itzulitakoan, eta Vega komunean den bitartean, Miak haren heroina aurkitu, esnifatu eta gaindosi batek jotzen du. Vegak neska erdi hilda ikustean, bere saltzailearen etxera joan da, adrenalina injekzio bat jar diezaioten. Azkenean, Mia salbatu da eta biek senarrari ezer ez esatea agindu diote elkarri.
"Urrezko erlojua"-ren atarikoa: Butch Coolidge umetan telebista ikusten ari dela, Vietnamgo Gerlako beterano bat bisitan joan zaio, harentzako erloju bat dakarrela eta ordularia haurraren familiarena dela esanez, belaunaldiz belaunaldi aitek semeei emana. Haren aita Vietnamen preso egon zenean, ipurtzuloaren barnean gordeta eduki zuen, vietnamdarrek aurki ez ziezaioten, egunen batean semearen esku jarriko zuelakoan; bat-batean, kanpai hotsa entzunda, Butch ametsetatik esnatu eta ringera joan da.
"Urrezko erlojua": Butchek bere arerio hil du, hari borroka irabazten utzi beharrean, bere buruaren alde apustu egin baitzuen. Orduan, Wallacek Butch hiltzeko agindu dio Vegari. Butch motel batera joan da, neskalagunarekin elkartzera; horrek hainbat gauza jaso behar zizkion etxetik, baina ordularia ahaztu zaio: horregatik, Butch hara itzulida, erlojua hartu eta norbait —Vega da— bertan dabilela konturatuta, sukaldean aurkitu duen haren armaz tiro egin eta hil egin du. Gero, motelera autoz doala, Marcellus Wallace kalea zeharkatzen ikusi eta nahita harrapatu du, baina berehalaxe, beste auto batek berea jo du. Wallace zauriturik dago, baina tiroka hasi zaio, atzetik korrika darraiola: bigarren eskuko gauzen saltoki batean sartu eta han mutur-joka dabiltza, jabeak errifle batez mehatxatu eta harekin jo ondoren, konortea galarazi arte. Segidan, biak sotoan sartu ditu, sokaz aulki banari lotu eta lagun bati deitu dio. Wallace bortxatzen dihardutela, Butchek lokarriak hautsi ditu eta ihes egiteko zorian dela, sotora itzultzea erabaki du, dendan salgai zegoen katana bat hartuta, Wallace askatzeko. Horrela, Butchek bortxatzaileetako bat hil eta Wallacek besteari tiro egin ondoren, Wallacek bizia barkatu dio, baina hiritik alde egiteko baldintzapean.
"Bonnie'-rekiko arazoa": Winnfield maletatxoa lapurtu duten bi gazte tiroz hil berri dituela, bat-batean ikusi ez zuten beste gazte bat tiroka hasi zaie, baina mirariz-edo, bala guztiek huts egin dute. Vegak eta Winnfieldek ordea hil egin dute; apartamendu hartatik Marvin lagunarekin irten, autoan sartu eta errepidean doazela, Vegak nahigabe tiro bat sartu dio buruan hari; hori dela eta, Jimmy deritzan Winnfielden lagun baten etxera joan dira. Izugarri urduritzen dute, haren emazte Bonnie berehala etxeratzekoa baita; beraz, Winston Wolfe arazo-konpontzaileari deitu diote: horrek esaten die zer egin behar duten odol-arrastoak ezkutatzeko eta arropa zikinak kentzeko eta haien ordez elastiko eta galtza motzak janzteko agindu die; autoari dagokionez, ibilgailuak birrintzeko toki batera eraman dute.
Epilogoa: Yolanda eta Ringo zeuden kafetegian dira Winnfield eta Vega: Winnfieldek lagunari lana utzi behar duela jakinarazten dio. Vega komunean den bitartean, Yolanda eta Ringo bezeroei ebasten hasi zaizkie, baina Ringok Winnfieldi dirua eta maletatxoa eskatutakoan, hark pistola atera eta mehatxatzen du, bere dirua hartzeko aginduz, diru horrekin Ringoren bizitza erosten ari dela diotsola; gero, bi sikarioak kafetegitik lasai asko irten dira.
Pertsonaiak
- John Travolta: Vincent Vega
- Samuel L. Jackson : Jules Winnfield
- Bruce Willis: Butch Coolidge
- Uma Thurman: Mia Wallace
- Harvey Keitel: Winston Wolfe edo The Wolf
- Ving Rhames: Marsellus Wallace
- Rosanna Arquette: Jody
- Tim Roth: Ringo edo Pumpkin
- Amanda Plummer: Yolanda edo Honey Bunny
- Maria de Medeiros: Fabienne
- Christopher Walken: Koons kapitaina
- Eric Stoltz: Lance
- Bronagh Gallagher: Trudy
- Peter Greene: Zed
- Burr Steers : Roger
- Steve Buscemi: Buddy Holly
- Angela Jones : Esmeralda Villalobos, taxilaria
- Quentin Tarantino: Jimmie Dimmick
- Frank Whaley: Brett
- Paul Calderon: Paul
Soinu banda
Albumak Music from the Motion Picture Pulp Fiction du izena eta honako zatiak ditu:
- The Pulp Fiction Theme - The Ventures
- Royale With Cheese - John Travolta (elkarrizketa)
- Jungle Boogie - Kool & The Gang
- Let's Stay Together - Al Green
- Bustin' Surfboards - The Tornadoes
- Lonesome Town - Ricky Nelson
- Son Of A Preacher Man - Dusty Springfield
- Bullwinkle Part II - The Centurians
- You Never Can Tell - Chuck Berry
- Girl, You'll Be A Woman Soon - Urge Overkill
- If Love Is A Red Dress (Hang Me In Rags) - Maria McKee
- Comanche - The Revels
- Flowers On The Wall - The Statler Brothers
- Personality Goes A Long Way - John Travolta (elkarrizketa)
- Surf Rider - The Lively Ones
- Ezekiel 25:17 - Samuel L. Jackson (Izkribu Sakratuetatiko aipua)
Kanpo estekak
- Pulp Fiction filmaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- Pulp Fiction filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgunea (Ingelesez)