Pulp (literatura)

Pulp literatura (ingelesez pulp magazines, literalki pulpazko aldizkaria) 1920ko hamarkadaren amaieraldetik 1950eko hamarkadara AEBetan salgai zeuden fikziozko literaturazko aldizkari batzuk ziren. Pulpa pareraz eginiriko formatu sotilekoak ziren, hortik beren izena. Salneurriz merkeak eta kontsumo herrikoiarentzako eginak zeuden, komikien antzera aldizkari hauen argumentu eta kontakizunak erakargarriak baina sotilak eta nahasmen gutxikoak ziren, jendeak arin irakurri eta gehiago eros zitzan.

Weid Tales (1934, abuztua) aldizkariaren azala, bertan Robert E. Howard idazlearen Conan pertsonaia agertzen da.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako penny dreadfuls edo "10 zentimoko eleberrien" ondorengo zuzenak ziren, hauetan ere kontsumo herrikoierako ziren gerra balentrien eta bidelapurren istorioak azaltzen ziren.

Aldizkari hauetako ohiko gaien artean zientzia-fikzioa, beldurra, suspentsea, akzioa, amodioa eta fantasia zeuden.

AEBetan sekulako irakurle andana zuen generoa izan zen, gaur egun ere zaletu ugari ditu, bildumatzaile askok aldizkari hauetako ale berezi edo arraroengatik dirutzak ordaintzen dituzte.

Geure artean jende gehienak jakin ez arren ere, 1994an Quentin Tarantinok zuzendutako Pulp Fiction filmak izenburua genero edo aldizkari hauetatik hartu zuen, bere argumentua aldizkari hauetako fikziozko istorioak kontatzeko moduan oinarritu baitzen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.