Pulkeria
Aelia Pulkeria (Konstantinopla, 399 - Konstantinopla, 453) Ekialdeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen, Eliza Katolikoak santu bihurtu zutena.
Pulkeria | |||
---|---|---|---|
450 - 453 ← Elia Eudozia - Verina (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 399ko urtarrilaren 19a | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 453ko uztaila (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||
Familia | |||
Aita | Arkadio | ||
Ama | Elia Eudoxia | ||
Ezkontidea(k) | Martziano | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Teodosiar leinu | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Santutegia | |||
Irailaren 10 |
Biografia
Arkadioren alaba zaharrena zen. Erreginorde izan zen, anaia Teodosio adinez nagusi izan arte (414-416). Teodosio aginpidean egon zen garaian, eragin handia izan zuen anaiarengan. Hura hil ondoren, Pulkeria Martziano jeneralarekin ezkondu zen, eta enperadore izendatu zuten Martziano. Bizitza aszetikoa izan zuen, eta gogor esetsi zien heretikoei.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pulkeria |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.