Puerta de Europa
Puerta de Europa edo Torres KIO, euskaraz Europaren Atea edo KIO Dorreak, Espainiako Madril hiriburuan dagoen bi etxeorratzez osatutako multzoa da, Gaztela plazan eta Castellana pasealekuan.
Puerta de Europa | |
---|---|
Puerta de Europa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°27′59″N 3°41′16″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1996 |
Jabea | Bankia |
Izenaren jatorria | Kuwait Investment Office (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Philip Johnson |
Eraikitzailea | Fomento de Construcciones y Contratas |
Egitura ingeniaritza | Leslie E. Robertson (en) |
Estiloa | arkitektura postmodernoa |
Dimentsioak | 114 () m |
Solairuak | 26 |
8 | |
1989-1996 artean eraikiak izan ziren eta Philip Johnson eta John Burgee estatubatuar arkitektoek diseinatu zituzten.
Etxeorratz bakoitzak 114 metroko garaiera eta 26 solairu ditu, eta 14,3º bertikalki okertuak daude. KIO Dorreak izendapena hein handi batean Kuwait Investment Office (KIO) kuwaitar enpresak bultzatuak izan zirelako da.
Zinema
El día de la Bestia (1996) Alex Angulo bilbotarrak zuzendutako filman agertzen dira.
Beste film hauetan ere agertzen dira: Torrente 3: el protector, Carne trémula, Éxtasis eta Abre los ojos.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.