Puck (hockeya)

Puck-a, disko izenarekin ere ezaguna, zenbait kiroletako funtsezko elementua da, eta izotz hockeya da ezagunena. Stick izeneko makil luzeez kolpatuz erabiltzen da, kontrako atean sartzeko. Diskoa kautxu bulkanizatuz egina dago eta 2,54 cm-ko (hazbete bat) lodiera du, eta 7,62 cm-ko diametroa (hiru hazbete). Pisua 156 eta 170 gramo bitartekoa da (5,5 eta 6 ontza bitartekoa). Izotz-hockeyaz gain, beste kirol batzuetan ere erabiltzen dira puck-en aldaerak. Horixe da urpeko hockeyaren kasua. Ohiko hockey-arekin duen alde nagusia da kilo eta erdiko berunezko nukleo bat duela, ur azpian errazago mugitzeko, eta tefloiz edo beste material plastikoz estalita dagoela. Antzeko objektuak ere erabiltzen dira teila-puskaren jokoan edo mahai-hockeyan.

Puck-a

Historia

Izotz-hockeyko jokalaria pucka bere stickarekin kontrolatzen

Izotz-hockeyko diskoa 1877an sortu zuen William F. Robertsonek, pilota bat bi aldiz moztuz, pilota esferiko batek eragiten zuen errebote etengabea saihesteko, hainbat aldiz jaurtiz publikoarengana.

Puck baten tiroak erregistratutako abiadura maximoa 170 kilometro orduko izan zen (105,4 mph).[1]

Fox telebista kateak, NHL jokoak telebistan errazago jarraitzeko asmoz, FoxTrax izenekoa asmatu zuen, bere fabrikazioan LEDak barne hartzen zituen puck bat.

NHLk, Ipar Amerikako liga profesionalak, ez zuen erregularizaziorik eskatu 1990-91 denboraldira arte, nahiz eta haren neurriak eta pisua mende erdi lehenago estandarizatu zituen, 1940an, Arte Rossek.

Erreferentziak

  1. nhl.com A record-shattering performance for Chara, 2009ko irailean eskuratua

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.