Pubiseko ile
Pubiseko ilea genitalen inguruan gizaki nerabe zein helduetan aurkitzen den biloa da. Sexu-organoen inguruan, iztaian eta, batzuetan izterren barnealdean, pubisaren inguruan dagoen eremuan.[1]
Pubiseko ile | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | ile androgenikoa |
Konponenteak | male pubic hair (en) female pubic hair (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | pubes |
TA | A16.0.00.022 |
FMA | 54319 70754, 54319 |
Terminologia anatomikoa |
Haurtzaroan bilo fina aurki daiteke eremu horretan, pubiseko ilea sendoagoa, luzeagoa eta lodiagoa da. Androgenoen eta estrogenoen maila handitzen denean hazten dira, nerabezaroan. Pubiseko ileak pertsona baten gorputzeko ilearen parte dira, eta sexu ezaugarri sekundarioa.
Kultura askotan pubiseko ilea erotikoa da, eta kultura gehienetan pubiseko ilea genitalekin lotzen da eta, horregatik, gizon zein emakumeek estaltzea espero da. Kultura batzuetan ohitura da pubiseko ilea kentzea, batez ere emakumeen artean, eta hau garbitasunarekin lotzen da.[2]
Beste kultura batzuetan pubiseko ilea ikustea (adibidez, bainujantzia eramaterakoan) estetika arazo gisa ikusten da eta lotsatzeko modukoa izaten da. Horregatik ile guztia kendu ez baina zati batzuk moztea ohikoa izaten da, ikustea zailtzeko.
Erreferentziak
- «Dokuteka: Leku intimoetan, ilerik bai ala ez?» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- Irureta, Onintza. (2013-05-15). «Utzi bakean pubiseko ileak» Jalgi hadi plazara (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).