Puar
Puar (jatorrizko japonieraz プーアル edo Pūaru ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Bere izena te mota batetik dator, mundu osoan te gorri bezala ezagutzen dena, te honen jatorria Txinan dago eta bertan Pu-erh deitzen da (jatorrizko txineraz 普洱茶 edo pinyinez pǔ'ěrchá)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Puar | ||
---|---|---|
プーアル edo Pūaru | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jaiotze data | 740. urtea | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 1. liburukia, 7. atala (manga) Dragoi Bolako 5. atala (animea) | |
Arraza | Lurtarra | |
Teknikak |
| |
Ahotsa | Naoko Watanabe | |
Biografia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Txikitan Puarrek Oolongekin batera ikasi zuen Hegoaldeko Eraldaketa Umezaintzan (jatorrizko japonieraz 南部変身幼稚園 edo Nanbu Henshin Yōchien ?), non ahalmen bereziak lortu zituen. Ikasketak amaitzean Yamcharen lankide bezala bukatu zuen, zeinekin basamotuan lapurretan aritu zen.
Modu honetan Goku eta Bulma ezagutu zituen, eta Oolong berriz ikusi zuen. Hauei Dragoi Bolak osteko hainbat saiakera egin zituen Yamcharekin batera, baina ondoren hauen lagun egin ziren. Son Goku gorila erraldoi bihurtu zenean Puar artazi bihurtu zen (eraldaketa ahalmena erabiliz) honi buztana mozteko. Beranduago, Son Gokuk azken Dragoi Bola ezin bilatu zebilela, Puarrek Uparekin batera Dracula Man garaitzea lortu zuten Babaren txapelketan.
Honen ondoren Puar bigarren mailako pertsonai bezala agertzen hasi zen.