Pteropodidae
Pteropodidae Megachiroptera ugaztun hegalari subordenaren barruko familia bakarra da. Saguzar handiez osaturik dago, azeri muturra duten espezieekin. Mikrosaguzarrak mundu osoan zehar banaturik badaude ere megasaguzarrak Afrika, Asia eta Ozeanian baino ez dira bizi. Askotan filmeetan agertzen dira, baina gizakientzat ez dira arriskutsuak.
Pteropodidae | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Pteropodidae Gray, 1821
|
Azpibanaketa | |
Nyctimeninae Cynopterinae | |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) |
Begi handiak ditu eta fruituak, loreak edo lore hautsa jaten ditu. Rousettus izenekoa izan ezik, gainerako pteropodidoek ikusmen ona dute, eta ez dute hots-uhin sistema erabiltzen oztopoak saihesteko. Zuhaitzetan bizi dira gehienak, eta batzuk leize-zuloetan, harkaitzetan edo hirietako eraikuntzetan. Pteropodido handiena Pteropus izenekoa da, 40 cm inguru neurtzen dituena.[1]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.