Psycho (1960ko filma)
Psycho (euskaraz Psikosia) 1960ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Robert Bloch idazlearen Psycho eleberrian oinarritua dago. Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin eta Martin Balsam aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean filmatua izan zen.
Psycho (1960ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1960 | |||
Izenburua | Psycho | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | thrillerra, Slasherra, misteriozko zinema, psychological thriller film (en) ![]() ![]() | |||
Iraupena | 109 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Psikosia | |||
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Arizona | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock | |||
Gidoigilea(k) | Joseph Stefano (en) ![]() Robert Bloch | |||
Antzezlea(k) | ||||
John Gavin (en) ![]() Martin Balsam John McIntire Simon Oakland (en) ![]() Vaughn Taylor Frank Albertson Lurene Tuttle Pat Hitchcock Alfred Hitchcock Ted Knight John Anderson (en) ![]() Anthony Perkins (Norman Bates (en) ![]() Janet Leigh (Marion Crane) Vera Miles (Lila Crane (en) ![]() Virginia Gregg (Norma Bates (en) ![]() Jeanette Nolan George Eldredge | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Alfred Hitchcock | |||
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures | |||
Edizioa | George Tomasini (en) ![]() | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Robert Clatworthy (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Bernard Herrmann | |||
Argazki-zuzendaria | John L. Russell (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Arizona eta Kalifornia | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Golden Globe Award for Best Supporting Actress – Motion Picture (en) ![]() | |||
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Janet Leigh Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) ![]() 33. Oscar Sariak John L. Russell (en) ![]() Zuzendari onenaren Oscar Saria 33. Oscar Sariak Alfred Hitchcock Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) ![]() 33. Oscar Sariak Joseph Hurley (en) ![]() ![]() ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Filma lau Oscar Sarietarako izendatua egon zen.
Psycho II (1983), Psycho III (1986), Bates Motel (1987), Psycho IV: The Beginning (1990) eta Psycho (1998) jarraipenak dauzka.
Argumentua
AEBtako Phoenix hiriko hotel batean Marion Crane idazkaria (Janet Leigh) eta Sam Loomis (John Gavin) maitaleek eztabaida latz bat dute, gizona diruz gaizki dabil, hori bere emazteari hilabetero diru-zorra kitatzeko eta maitaleak ezkontzeko arazo larria delarik. Idazkari gaztea erabat etsiturik bere enpresan lapurreta egin eta hiritik ihes egingo du.
Ordu luzez noraezean gidatzen ibili ondoren, topatzen duen lehenbiziko lekuan gelditu eta atseden hartzea erabakitzen du: Norman Bates izeneko gazte lotsati baten abetzakoa den errepide ondoko ostatua. Ostatuak nahiz Norman (Anthony Perkins) eta bere ama bizi diren aldameneko etxaldeak itxuraz arrunta eta lasaia dirudite, baina gauzak ez dira diruditena.
Aktoreak
- Anthony Perkins: Norman Bates
- Janet Leigh: Marion Crane
- Vera Miles: Lila Crane
- John Gavin: Sam Loomis
- Martin Balsam: Milton Arbogast detektibea
- John McIntire: Al Chambers sheriffa
- Simon Oakland: Fred Richman medikua
- Frank Albertson: Tom Cassidy
- Patricia Hitchcock: Caroline
- Vaughn Taylor: George Lowery
- Lurene Tuttle: Chambers andrea
- John Anderson: California Charlie
- Mort Mills – Errepideko polizia
- Virginia Gregg, Jeanette Nolan eta Paul Jasmin – Norma Batesen ahotsa (Normanen ama)
- Ted Knight – Norman Bates zaintzapean duen polizia
Iruditegia
- Alfred Hitchcock zuzendaria Batesdarren etxaldearen aurrean.
- Ostatuaren kartela.
- Ostatua eta etxaldea gaur egun.
Liburua
Kanpo estekak
- Psycho filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)