Psilozibina

Psilozibina jatorri naturaleko profarmako psikodeliko bat da, 200 perretxiko espeziek baino gehiagok sortua[1]. Indartsuenak Psilocybe generoko kideak dira, P. azurescens, P. semilanceata eta P. cyanescens kasu, baina beste dozena bat generotako psilozibina ere isolatu da. Droga-prodroga bezala, gorputzak berehala bihurtzen du psilozibina, zenbait alderditan LSDaren, meskalinaren eta DMTren antzeko alterazio mentaleko efektuak dituena. Oro har, efektuek euforia, haluzinazio bisual eta mentalak, pertzepzioaren aldaketak, denboraren zentzu desitxuratua[2], pentsamolde eta ideologian aldaketak[3][4], eta esperientzia espiritualak barne hartzen dituzte[5], eta kontrako erreakzioak ere izan ditzakete, hala nola goragaleak eta izu-erasoak[6][7].

Psilozibina
Formula kimikoaC12H17N2O4P
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioanitrogeno, karbono, oxigeno, hidrogeno eta fosforo
Motatryptamine alkaloid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Irakite-puntua523,44 °C
Masa molekularra284,093 Da
Erabilera
Elkarrekintza5-hydroxytryptamine receptor 2A (en) Itzuli
Rolahaluzinogeno eta enteogeno
Identifikatzaileak
InChlKeyQVDSEJDULKLHCG-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia520-52-5
ChemSpider10178
PubChem10624
Reaxys273158
Gmelin8614
ChEMBLCHEMBL194378
RTECS zenbakiaNM3150000
DSSTox zenbakiaNM3150000
EC zenbakia208-294-4
ECHA100.007.542
MeSHD011562
UNII2RV7212BP0
KEGGC07576

Historiaurreko horma-irudietan eta Espainiako[8] eta Aljeriako[9] labar-pinturetan aurkitutako irudiek iradokitzen dute onddo psilozibinoen giza erabilera erregistratutako historia baino lehenagokoa dela. Erdialdeko Amerikan, onddoak denbora luzez kontsumitu ziren zeremonia espiritual eta igarleetan, kronista espainiarrek euren erabilera XVI. mendean lehen aldiz dokumentatu baino lehen[10]. 1959an, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexicana onddoaren psilozibinaren printzipio aktiboa isolatu zuen[11][12]. Hofmannen enplegatzaileak, Sandozek, psilozibina purua merkaturatu eta saldu zien mundu osoko mediku eta klinikoei psikoterapia psikodelikoan erabiltzeko. 1960ko hamarkadaren amaieran drogei buruzko lege gero eta murriztaileagoek psilozibinaren eta beste haluzinogeno batzuen ondorioei buruzko ikerketa zientifikoak geldiarazi zituzten arren, enteogeno (espiritualtasunaren eragile) gisa zuen ospea hazi egin zen hurrengo hamarkadan, neurri handi batean, psilozibina-onddoak hazteko moduari buruzko informazio eskuragarriago egoteagatik.

Psilozibinaren efektuen intentsitatea eta iraupena aldakorrak dira, onddoen espeziearen edo hazkuntzaren, dosiaren, fisiologia indibidualaren eta ingurunearen arabera, 1960ko hamarkadaren hasieran Harvardeko Unibertsitatean Timothy Learyk zuzendutako esperimentuetan frogatu zen bezala[13][14]. Behin irentsitakoan, psilozibina azkar metabolizatzen da psilozinan, eta, orduan, garuneko serotonina-hartzaileen gainean eragiten du. Psilozibinaren alterazio mentalaren efektuek bi eta sei ordu bitartean irauten dute, nahiz eta psilozibinaren eraginpean dauden pertsonentzat efektuek askoz luzeagoak diruditen, drogak denboraren pertzepzioa desitxuratu baitezake. Psilozibinak toxikotasun txikia eta kalte ahalmen txikia ditu. Herrialde gehienetan debekatua izan da psilozibina duten onddoak edukitzea, eta drogei buruzko lege nazional askok katalogatutako droga gisa sailkatu dute.

Historia

1957ko Life aldizkariko artikulu batean, R. Gordon Wasson bankari estatubatuarrak bere esperientziak deskribatu zituen, Mexikoko ohiko zeremonia batean psilozina zuten onddoak irentsi zituelako, eta Estatu Batuetako herri-kulturaren medikuntza barruan sartu zuelako. Handik gutxira, Albert Hofmann kimikari suitzarrak Psilocybe mexikarretik purifikatu zuen psilozibinaren printzipio aktiboa, eta metodo sintetiko bat garatu zuen droga ekoizteko[15]

Psilocybe mexicana landarea
P. semilanceata landarea (Europan, Txinan eta Estatu Batuetan ohikoa)

Efektuak eta kontrakoak

Haren erabilera proposatzen dutenek, enteogenotzat eta zenbait praktika garrantzitsu osatzeko tresnatzat hartzen dute, hala nola, meditazioa, psikonautika eta psikoterapia psikodelikoa osatzeko tresnatzat. Onddo psilozidioen eragin enterikoaren intentsitatea eta iraupena oso aldakorrak dira, onddo-espezieen, dosiaren, banakako ezaugarri fisiologikoen eta jarreraren eta ingurunearen arabera. Irentsi ondoren, psilozibina azkar metabolizatzen da, eta horrek agonista partzial gisa jokatzen du 5-HT2A eta 5-HT1A serotonina-A garunean. Psilozibinaren efektuek 3-8 ordu irauten dute normalean; hala ere, psilozibina kontsumitzen duten pertsonek efektua askoz luzeagoa dela uste dute, denboraren pertzepzioan sortutako distortsioa dela eta. Psilozibinak toxikotasun txikia du, eta ez da dokumentatu substantzia hori irenstearen ondoriozko dosi hilgarririk[16].

Toxizitatea

Psilozitinaren toxikotasuna txikia da; arratoietan, batez besteko dosi hilgarria (DL50) 280 mg/kg-koa da, gutxi gorabehera, kafeinarena baino 1,5mg gehiago. Psilozibinaren dosi hilgarria ezezaguna da medikuntza-mailetan, eta inoiz ez da hori dokumentatu; 2008an jasotako kasu batek zioen: «psilozinbinaren irensteak eragindako heriotza ezezaguna da aisialdi- edo medikuntzan».[17][18]

Tolerantzia eta dependentzia

Ahotik eta urdailetik xurgatzen da psilozibina. Onddoak irentsi eta 10-40 minutura hasten dira efektauk eta 2-6 ordu dihardute, dosiaren, onddoaren espeziearen eta gizabanakoaren metabolismoaren arabera.

Psilozibitinarekiko tolerantzia berehala disipatzen da; astean behin baino gehiagotan psilozitina irentsiz gero, efektuak gutxitu egin daitezke. Tolerantzia disipatu egiten da egun batzuk igaro ondoren, eta, beraz, dosiak hainbat egunez luza daitezke, efektua saihesteko.

Tolerantzia desagertu egiten da egun gutxi batzuen ondoren. Hori dela, eta ohiko erabiltzaileek 5-7 eguneko tarteetan tartekatzen dituzte dosiak, tolerantzia-efektu hori saihesteko.[17][18]

Farmakologia

Psilozibina gehiena gibelean metabolizatzen da, eta han psilozina bihurtzen da. Psizibinarekiko tolerantzia fisikoa eta mentala berehala gertatzen eta xahutzen da. Astean hiruzpalau aldiz baino gehiagotan (batez ere elkarren segidako egunetan) psilozibina hartuz gero, haren ondorioak gutxitu egin daitezke aurreko puntuan zehaztu den bezala.

Psilozibina behin eta berriz erabiltzeak ez du drogaren mendekotasun fisikorik eragiten.[19]

Psilozibinaren metabolizazioa. Lehenengo psilozina molekula aktibo bihurtzen da, eta gero, hau glukuronatu egiten da iraizteko

Biosintesia

Psilozibina (O-fosforil-4-hidroxi-N,N-dimetfiltriptamina, 4-PO-Psilocin edo 4-PO-HO-DMT) profarmakoa da, eta desfosforilazio-erreakzio baten ondorioz gorputzean molekula aktibo bihurtzen da, psilozina. Erreakzio kimiko hori oso baldintza azidoetan gertatzen da, edo giza-gorputzean egoera fisiologikoetan, fosfatasa alkalino izeneko entzimaren bidez.

Biosintetikoki, triptofanotik psilozitinara biokimikoki eraldatzeak zenbait erreakzio entzimatiko eragiten ditu: deskarboxilazioa, metilazioa N9 posizioan, 4-hidroxilazioa eta O-fosforilazioa. 1960ko hamarkadako markatze isotopikoko esperimentuek iradokitzen dute triptofanoaren dekarboxilazioa hasierako urrats biosintetikoa dela eta O-fosforilazioa azken pausoa dela, baina entzima isolatuen azken azterketek erakusten dute urratsak espeziaren araberakoak direla.[20]

Psilozibina molekularen sintesia

Gizartea eta toxikotasuna

Ameriketako Estatu Batuetan, psilozibina (eta psilozina) 1965eko Drogen Abusuaren Kontroleko Aldaketek arau federalaren mende jarri zuten lehen aldiz, Thomas J. Dodd senatariak sustatutako lege proiektu baten produktua. Legearen xedapen zorrotzak diruditen arren, pertsona asko auzipetzetik salbuetsita zeuden. Estatutuek pertsonek droga horiek edukitzea baimentzen zuten, betiere jabearen erabilera pertsonalerako, (bere etxeko kideentzat) edo animalia bati administratzeko baldin badira.

1970eko urriaren 27an, psilozibina eta psilozina I. Erregistroko droga gisa sailkatu ziren eta aldi berean "haluzinogeno" etiketatu zituzten Droga Abusuaren Prebentzio eta Kontrol Integraleko Substantzia Kontrolatuen Legea deritzon atal baten arabera. Mendebaldeko herrialde askotan legez kanpokoa izan arren, hala nola, Erresuma Batuan, Australian eta AEBetako zenbait estatutan, gobernu ez kontserbadoreek psilozibinaren eta beste droga psikodelikoen legezko erabilera aukeratzen dute. Amsterdam-en (Herbehereak), agintariek droga psikodelikoen erabilera, psilozibina esaterako, seguruaren inguruko hezkuntza eta sustapena eskaintzen dute kalte publikoak murrizteko asmoz. Hau da, sozietateak badakizki bere kontrako efektuak eta eragin ditzakeen arazoak beraz haiek erabakitzen dute hau konsumitzea edo ez.[21]

Perretxiko lehorrak. Zurtoinetan ubeldura urdina erakusten dute

Erabilera munduan zehar

Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Sailak egindako droga-kontsumoari buruzko 2009ko inkesta nazional baten arabera, Estatu Batuetan lehen aldiz psilozitina-perretxikoak kontsumitzen zituzten pertsonen kopurua kalamua kontsumitzen zutenen parekoa zen gutxi gorabehera. Europako herrialdeetan, berriz,  onddo psikodelikoen erabilerak bizitzan zehar duen prebalentzia-estimazioa %0,3tik %14,1era bitartekoa da heldu gazteetan (15-34 urte).[22]

Mexiko modernoan, erabilera zeremonial tradizionalak hainbat talde indigenen artean ematen da eta  Psilocybeko espezie haluzinogenoak ugariak dira herrialde osoan zehar, nahiz eta erabilera zabalduagoa egon altitute handiko herrietan. Erabilera medikoa oso garatua dago eremu horretan. Psilozibina onddoak batez ere helburu medikoekin erabiltzen dira baso subtropikal hezeetako indigenak diren lekuetan. Psilozibina erabiltzeak aukera ematen dio xamanari edo gaixoari bere 'gaixotasunaren' ulermen kosmikoa lortzeko, eta sendaketa egiteko aukera ematen dio.

Haluzinogenoen berraurkikuntza Europan kristauen eragina dela eta izan zen. Deabrua agurtzeko erabiltzen baitzituzten erritual espiritualen bitartez. Haluzinogenoek izan ditzaketen terapeutikoen berraurkikuntza egoera aldatu zuen.  Kultura indigenetan, testuinguru erlijioso, igarle edo espiritualetan, erabili izan dira eta erabiltzen dira oraindik ere pzilobizina onddoak.[23]

Psilloizina sintetikoki presta badaiteke ere, ikerketa-eremutik kanpo ez da modu horretan erabiltzen. Onddo-espezie batzuetan dagoen psilozibina hainbat modutan irents daiteke: fruta fresko edo lehorren gorputzak kontsumituz, belar-tea prestatuz edo beste elikagai batzuekin konbinatuz zapore mikatza estaltzeko.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Species Diversity of the Genus Psilocybe (Basidiomycotina, Agaricales, Strophariaceae) in the World Mycobiota, with Special Attention to Hallucinogenic Properties» International Journal of Medicinal Mushrooms 7 (1&2) 2005  doi:10.1615/IntJMedMushr.v7.i12.280. ISSN 1521-9437. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  2. 50 years of LSD : current status and perspectives of hallucinogens : a symposium of the Swiss Academy of Medical Sciences, Lugano-Agno (Switzerland), October 21 and 22, 1993. Parthenon Pub. Group 1994 ISBN 1-85070-569-0. PMC 30034178. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. (Ingelesez) Lyons, Taylor; Carhart-Harris, Robin L. (2018-07). «Increased nature relatedness and decreased authoritarian political views after psilocybin for treatment-resistant depression» Journal of Psychopharmacology 32 (7): 811–819.  doi:10.1177/0269881117748902. ISSN 0269-8811. PMID 29338538. PMC PMC6047302. (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  4. «Erabili al daiteke sendagai gisa ideologia alda dezakeen onddoa?» Zientzia Kaiera 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
  5. Psychedelic medicine : new evidence for hallucinogenic substances as treatments. Praeger Publishers 2007 ISBN 978-0-275-99023-7. PMC 85813998. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  6. (Ingelesez) Amsterdam, Jan van; Opperhuizen, Antoon; Brink, Wim van den. (2011-04-01). «Harm potential of magic mushroom use: A review» Regulatory Toxicology and Pharmacology 59 (3): 423–429.  doi:10.1016/j.yrtph.2011.01.006. ISSN 0273-2300. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  7. (Ingelesez) Griffiths, Roland R.; Johnson, Matthew W.; Richards, William A.; Richards, Brian D.; McCann, Una; Jesse, Robert. (2011-12-01). «Psilocybin occasioned mystical-type experiences: immediate and persisting dose-related effects» Psychopharmacology 218 (4): 649–665.  doi:10.1007/s00213-011-2358-5. ISSN 1432-2072. PMID 21674151. PMC PMC3308357. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  8. (Ingelesez) Akers, Brian P.; Ruiz, Juan Francisco; Piper, Alan; Ruck, Carl A. P.. (2011-06-01). «A Prehistoric Mural in Spain Depicting Neurotropic Psilocybe Mushrooms?1» Economic Botany 65 (2): 121–128.  doi:10.1007/s12231-011-9152-5. ISSN 1874-9364. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  9. (Ingelesez) Artepreistorica.com | THE OLDEST REPRESENTATIONS OF HALLUCINOGENIC MUSHROOMS IN THE WORLD (SAHARA DESERT, 9000 – 7000 B.P.). (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  10. Stamets, Paul.. (1996). Psilocybin mushrooms of the world : an identification guide. Ten Speed Press ISBN 0-89815-839-7. PMC 34514700. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  11. (Alemanez) Hofmann, A.; Heim, R.; Brack, A.; Kobel, H.. (1958-03-01). «Psilocybin, ein psychotroper Wirkstoff aus dem mexikanischen RauschpilzPsilocybe mexicana Heim» Experientia 14 (3): 107–109.  doi:10.1007/BF02159243. ISSN 1420-9071. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  12. (Ingelesez) Hofmann, A.; Heim, R.; Brack, A.; Kobel, H.; Frey, A.; Ott, H.; Petrzilka, Th; Troxler, F.. (1959). «Psilocybin und Psilocin, zwei psychotrope Wirkstoffe aus mexikanischen Rauschpilzen» Helvetica Chimica Acta 42 (5): 1557–1572.  doi:10.1002/hlca.19590420518. ISSN 1522-2675. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  13. (Ingelesez) Leary, Timothy; Litwin, George H.; Metzner, Ralph. (1963-12). «REACTIONS TO PSILOCYBJN ADMINISTERED IN A SUPPORTIVE ENVIRONMENT» The Journal of Nervous and Mental Disease 137 (6): 561–573.  doi:10.1097/00005053-196312000-00007. ISSN 0022-3018. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  14. (Ingelesez) Berge, Jos Ten. (1999). «Breakdown or Breakthrough? A History of European Research into Drugs and Creativity» The Journal of Creative Behavior 33 (4): 257–276.  doi:10.1002/j.2162-6057.1999.tb01406.x. ISSN 2162-6057. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  15. (Ingelesez) Akers, Brian P.; Ruiz, Juan Francisco; Piper, Alan; Ruck, Carl A. P.. (2011-06-01). «A Prehistoric Mural in Spain Depicting Neurotropic Psilocybe Mushrooms?1» Economic Botany 65 (2): 121–128.  doi:10.1007/s12231-011-9152-5. ISSN 1874-9364. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  16. Drugs during pregnancy and lactation : handbook of prescription drugs and comparative risk assessment : with updated information on recreational drugs, diagnostic procedures, vaccinations, poisoning, workplace and environmental contaminants, and breastfeeding during infectious disease. (1st ed. argitaraldia) Elsevier 2001 ISBN 978-0-444-50763-1. PMC 53325604. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  17. (Ingelesez) Amsterdam, Jan van; Opperhuizen, Antoon; Brink, Wim van den. (2011-04). «Harm potential of magic mushroom use: A review» Regulatory Toxicology and Pharmacology 59 (3): 423–429.  doi:10.1016/j.yrtph.2011.01.006. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  18. Gable, Robert S.. (2004-06). «Comparison of acute lethal toxicity of commonly abused psychoactive substances» Addiction (Abingdon, England) 99 (6): 686–696.  doi:10.1111/j.1360-0443.2004.00744.x. ISSN 0965-2140. PMID 15139867. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  19. Passie, Torsten; Seifert, Juergen; Schneider, Udo; Emrich, Hinderk M.. (2002-10). «The pharmacology of psilocybin» Addiction Biology 7 (4): 357–364.  doi:10.1080/1355621021000005937. ISSN 1355-6215. PMID 14578010. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  20. (Ingelesez) Fricke, Janis; Blei, Felix; Hoffmeister, Dirk. (2017-09-25). «Enzymatic Synthesis of Psilocybin» Angewandte Chemie International Edition 56 (40): 12352–12355.  doi:10.1002/anie.201705489. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  21. Boire, Richard Glen. (2002). Sacred mushrooms & the law. Ronin ISBN 1-57951-061-2. PMC 50710976. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  22. Ziegler, M.; Haubensak, K.. (1975-11). «[Stress incontinence in the woman (author's transl)»] Langenbecks Archiv Fur Chirurgie 339: 447–450.  doi:10.1007/BF01257543. ISSN 0023-8236. PMID 1609. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  23. Ohashi, M.. (1976-06). «Studies on the mode of antagonism between adrenergic beta-mimetics and beta-blocking agents (IV). Influence of functional antagonism by spasmogens» Japanese Journal of Pharmacology 26 (3): 325–330.  doi:10.1254/jjp.26.325. ISSN 0021-5198. PMID 10458. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.