Psikologia kognitibo

Psikologia kognitiboa[1] kognizioaren azterketaz arduratzen den psikologiaren atala da, hots, ezagutzan parte hartzen duten prozesu mentalak.

Ikuspegi kognitibistak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barne-prozesuetan oinarritu dira. Aztertzen dituen prozesu mentalak honakoak dira: Pertzepzioa, memoria, arreta, motibazioa, lenguaia, pentsamendu logikoa etb. Psikologia kognitiboa garun barnean ematen diren prozesuak ulertzen saiatzen da eta horrela gizakiaren jokaerak aurre esan edo zuzentzeko asmoa du. Garun barruan ematen diren prozesuak hala nola Zentzumen organoetatik lortzen dugun informazioa biltegiratzea, berreskuratzea, ezagutzea, ulertzea, antolatzea eta berriro erabiltzea da.

Neurozientziaren, adimen artifizialaren, psikologiaren, linguistikaren, antropologiaren  eta filosofiaren arteko erlazio bat da, hauek hexagono kognitiboa osatzen du.[2]

Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, ezberdintasun indibidualaren arrazoiak eta zergatiak baizik. Jean Piaget, Lev Vigotski, Jerome Bruner eta David Ausubelentzat, zuzenean behatu ezin den barne prozesua da ikaskuntza. Egile horien metodoek, ezberdinak izanik, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai hartu dituzte kontuan. Ikastea, haien aburuz, gizabanakoaren barnean gertatzen den aldaketa da.

Psikologia Kognitiboaren ezaugarriak

  • Jarraitua: bizitza osoan zehar ematen da.
  • Metakorra: egungo esperientziak ulertzeko ahalmena lehenagoko esperientzietan oinarritzen da.
  • Konplexutasuna: areagotzeko joera. Ahalmen, gaitasun eta abileziak hobetuz.
  • Antolakuntza: organizatua eta orokortasunetik zehatzetara doa.
  • Arlo ezberdinen menpekotasuna: arlo bateko eskuraketa, beste arloen garapenarekin lotuta. (Holistikoa)

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1998]
  2. Nuevas perspectivas científicas y filosóficas sobre el ser humano. Universidad Pontificia Comillas D.L. 2007 ISBN 9788484682189..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.