Psikologia humanista
Psikologia humanista gizakiaren ikuspegi positiboan oinarritutako psikologiaren korronte bat da. Gainera, pertsonaren berezko joeran oinarritzen den psikoterapia eredua da, hau da, nork bere burua garatzeko nahia duela kontsiderarzen du, posible delakoan norberaren hazkunde psikologikoaren indarrak mobilizatu eta nork bere potentziala garatu[1].
Humanistic Psychology izenarekin 1940ko hamarkadatik aurrera agertu zen Estatu Batuetan, batez ere Abraham Maslow -en bultzadaz[2]. Korronte horri deitzen zaio halaber hirugarren indarra (Third Force Psychology ), psikoanalisiaren (1.a) eta konduktismoaren (2.a) beste bi mugimendu nagusien jarraipena delakoan. Laugarren korronte batek jarraitzen dio : psikologia transpertsonalak. Maslowren ekarpenetako bat bere piramide ezaguna da, gizakiaren premia psikologikoen eskala bat marrazten duena.
Erreferentziak
- «PSIKOLOGIA HUMANISTA» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
- «Psikologia Humanista» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).