Pseudopotto martini
Pseudopotto martini edo Sasi pottoa Lorisidae familiako primate estrepsirrino bat da. Perodictius pottoren oso antzekoa da, baina 1996an Jeffrey Schwartzek espezie berritzat definitu zuen. Oso antzekoak diren harren, hezurrei erreparatuz gero badira desberdintasunak: ez dituzte lepoko ornoetan puntarik eta haginaurrekoak luzeagoak eta hirugarren hagina txikiagoa da. Isatsa ere pixka bat luzeagoa da. Gainera Pottoak baino pixka bat txikiagoak dira.
Pseudopotto martini | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Lorisidae |
Generoa | Pseudopotto |
Espeziea | Pseudopotto martini Jeffrey Schwartz, 1996
|
Oraindik hezur horietaz gain bizirik ikusi diren bakarrak Kamerunen aurkitu dira eta horregatik gutxi dakigu euren jokamoldearen inguruan.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.