Pseudocraterellus undulatus
Pseudocraterellus undulatus, sinonimoa: Pseudocraterellus sinuosus Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da iristen Craterellus cornucopioides delakoaren kalitatera (haragi bigunagoa). Urria Euskal Herrian.
Pseudocraterellus undulatus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pseudocraterellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pseudocraterellus undulatus Rauschert, 1987 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, kopa edo inbutu itxuran, ertz uhinduarekin, oxkarratua eta batzuetan gandor itxurarekin. Arre-sepia edo intxaur koloreko azala, ertz argiagoarekin.
Himenioa: Gutxi markatutako tolesturak, dekurrenteak, kolore gris argikoak tonu okre edo horixkekin.
Tolestura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tolesturak.
Hanka: Irregularki zilindrikoa, luzetara ildaskatua, oinarrian betea, baina muinduna edo barnehutsa goialdean. Himenioa baino gris-arre ilunagoa. Oinarri bakarretik bi edo hiru ale ateratzen dira.
Haragia: Gris-sepia argi kolorekoa, biguna, mehea, zuntzuna, usain ahula baina atsegina.[2]
Etimologia: Craterellus terminoa latinetik eta grekotik dator, hau da, katilu txikitik. Sinuosus epitetoa latinetik dator, bihurria esan nahi duen "Sinuosus" hitzetik. Bere ertz bihurgunetsuagatik.
Jangarritasuna
Jangarria. Erraz lehortu daitekeena.[3]
Nahasketa arriskua
Craterellus tubaeformis, Craterellus cornucopioides, Cantharellus cinereus delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkeneko espeziea da, hostoerorkorren basoen lurrean ateratzen da, batez ere pagoen azpian.[5]
Banaketa eremua
Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 492 or. ISBN 84-7173-211-4..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 547 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 430 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 451 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..