Prusias II.a
Prusias II.a, Ehiztaria deitua (grezieraz kynegos), Bitiniako errege izan zen K.a. 182 eta K.a. 149 bitartean.
Prusias II.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bitinia, ? | ||
Heriotza | Nikomedia, K.a. 149 ( urte) | ||
Heriotza modua | : Harrikatzea | ||
Familia | |||
Aita | Prusias I of Bithynia | ||
Ama | Apama III | ||
Ezkontidea(k) | Apame IV (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Boteirid dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Bizitza
Bere aita Prusias I.aren oinordekoa izan zen. Denbora laburrez aliatu zen Eumenes II.a Pergamokoarekin eta Ariarates IV.a Kapadoziakoarekin Farnatzes I.a Pontokoaren aurka borrokatzeko (K.a. 181-K.a. 179), honen ondoren, Pergamoganako ohiko etsaitasunarekin jarraitu zuelarik. Mazedoniara hurbildu zen Pertseoren arreba zen Apamearekin ezkonduz. Baina, Hirugarren Mazedoniar Gerran, Bitinia, hasiera batean, neutral mantendu zen, azkenik, erromatarrekin aliatzeko. Hauenganako izan zuen jokaera hain izan zen morrontzazkoa, Polibio historialariak mespretxatu egin zuela.
K.a. 156an, Atalo II.a Pergamokoari eraso zion, hiriburuaren atariraino iritsiz, baina hartu ezinez. Bere aliatu erromatarren presioa zela eta, K.a. 154an erretiratu egin behar izan zuen, eta kalte-ordain bat ordaindu.
Bere seme Nikomedes II.a Erromara bidali zuen, tronurako oinordekotzatik baztertzeko, bere bigarren emaztearekin izandako beste seme baten mesedetan. Bere atzetik hiltzaile bat bidali zuen, baina honek konplota argitu eta, Nikomedes, bere aitaren aurka matxinatzeko konbentzitu zuen. Atalo II.a Pergamokoaren laguntzarekin, Nikomedesek, bere aita setiatu zuen Nikomedian. Prusias, harrapatua eta Zeusen tenpluan harrika hila izan zen, bere oinordekoa, Nikomedes II.a izan zelarik.
Aurrekoa Prusias I.a |
Bitiniako erregea K.a. 182-K.a. 149 |
Ondorengoa Nikomedes II.a |